Montemaora da Busturiako baserri bat. Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialean lekukoetan aldaerak daude: Montemaortu (1704), Montemaora (1798), Montemaro (1955), Montemoro (1986)... Lekuko zaharrena oso aldentzen da besteetatik eta horrek azalpen bat merezi du. Izan ere, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dago data horren lekuko bat (eta bakarra):
Montemaora [N, TO]Azken irakurketa zuzena da, bestea azaldu beharra dago eta agiri hauen beste argitarapen bat dago, Jaime de Kerexetaren Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII. Liburu horretan dago Busturiako izen hori, 85. or.:
Montemaora (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.
Monte Maortúa: To. Nárdiz; / J. Artía.Beraz, kontuan izanik beste lekukoak, Kerexetarena irakurketa txarra litzateke eta kanpoan uztekoa.
Analisi etimologikoan sartuz, bitxia da Bizkai erdian erdarazko toponimo bat aurkitzea, aurkitzen zaion etimologia zuzena bada. Toponimoak bi elementu lituzke, hasieran monte 'mendi' gaztelaniazkoa eta bukaeran Maora, Maiora antroponimo emakumezkoaren aldaera, Maioregi toponimoan dagoena, esaterako.
Maora aldaeraren lekukorik bada A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:
3.240. MAYORA / MAORA (324), MAYORACO, emakume-izena, eta baita-ere MAYOR / MAOR: Mayora de Garcia Pero Eynneca, (1330, PN-XIV, F.Est., 228 orr.), Larraga-n; Pascoal et Maria, filos de Ferrando Maora, (1330, PN-XIV, F.Est., 240 orr.), Beruinçana-n; Pero Mayoraco, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 532 orr.), Çigua-n; dona Mayor, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 336 orr.), Viana-n; Ferrando dona Maor, (1330, PN-XIV, F.Est., 241 orr.), Miranda-n.Laburtuz, monte + Ma(i)ora > Montemaora. Erdaraz sortutako toponimoa da monte hitza duelako, eta elementuek ere erromantzezko ordena dutelako.
XII menderako MAIOR: et Elvira et Maior et Tota, (1178, El gran Pr. Nav., dok. 48).
————————
324 [j] duela eta [j] gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario