Galdakaoko toponimo hau lekuko bakar baten bidez ezaguna da, XVII. mendearen hasierakoa, Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean aurkitua:
Jauscune: 1607, ejido, zona de Urgoiti.Toponimoak bi elementu izango zituen, jausi aditza eta gune izena. Bi hitzak batzerakoan aldaketak gertatu ziren, lehenik aditzaren azken bokala galdu zen, ohi den bezala eta ondorioz, guneren herskaria ahoskabetu zen. Beraz, Jauskune sortuko zen.
Jausi aditzaren kidea jaitsi da eta hor antzematen dira sartaldeko euskaren ezaugarri batzuk, /u/ bokala dago /i/ hedatuagoaren ordez, agian disimilazioz sortua: i-i > u-i, cf. Jandustegi toponimoa. Beste fenomeno aipagarria txistukariarena litzateke, sartaldeko hitzak frikaria du eta besteak afrikatua. Hori beste aditz zahar batean gertatzen da, hautsi hedatuagoaren ondoan ausi dago, Arrausia toponimoan izan daitekeen hitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario