Beraza da Bizkaiko toponimo batzuen oinarria, Orozkon Beraza auzoa bada eta baita Berazabeaskoa eta Berazatorre baserriak ere. Sondikan Beraza izeneko baserria dago eta beste baserri batek Berazatorre izena du.
Beratza dago lurralde gehiagotan, Arabako Okondon Beratza baserria dago, eta Amurrio eta Urduña artean mendi batek Askuren izena du baina badu beste izen bat, Beratza. Bizkaian, Galdamesen, Beratza larrea dago. Azkenik, Gipuzkoako Urnietan Beratzaburu baseria dago eta Beratzaburuko erreka toponimo eratorria.
Sondikako toponimoaren lekuko zaharragoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Beraza [N, TO]Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi mende zaharragoak diren lekukoak daude:
Veraza (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Veraza (la casa de) (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Veraza (la casa torre de) [Beraza y Aresti (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Veraza (la torre de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Verazay Aresti (varrio de), Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Veraza_Albocoa (la caseria de) [Beraza y Aresti (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrena Aiarakoa litzateke, 1542. urtekoa.
Toponimo hauetan hitz bat dago, belaze ezagunagoarekin lotua:
belaze.Aztergai diren toponimo guztiek hitz hori badute, bera(t)za hitzaren erabil-eremua aski handia da, baina batez ere sartaldekoa. Hitzaren lekukotza XVI. menderaino eraman daiteke Dokuklik web-guneko lekukoak kontuan izanik. Bera(t)za hitzaren oinarrian berar dago, belar orokorragoaren aldaera sartaldekoa, bera- eratorpen aldaera erabiliz, eta -tza atzizkia.
(G), belaza (G), belazi (G-azp), belasa (G-to), beraze, beraza (V). Ref.: A (belaze, beraza); A Apend (belazi, belasa); Garate 6. aCont BAP 1949, 356; Iz To.
Prado, herbazal. "Pastizal, hierbal, besana, jaza" A. "Terreno fértil, una vega" A. " Belazea, campo de hierba para segar; belaze bat; belaza, belazia; belaz bat, belaze bat " Iz To. v. belardi.
Tr. Atestiguado únicamente en la tradición guipuzcoana. Antes del s. XX se documenta sólo en Aguirre de Asteasu, en la forma beraze, que no hallamos en otros autores. En DFrec hay 2 ejs. de belaze.
No hay comentarios:
Publicar un comentario