Arriatzu da Hernaniko baserri baten izena. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta han Arriatsu zein Arriatzu jasorik daude. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Osiñaga auzoan:
ARRIATZU (prop.)Lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk ditu XVI. mendearen bukaeratik aurrera:
Toponimo honen lehenengo lekukoa interesgarria da, Arriasu, beharbada etimologiarako aztarrena eman dezakeena, baina Elgoibar ez dago Hernanitik hurbil eta zalantza dago aztergai den toponimo bera denik. Toponimoaren interpretaziorako interesgarria da bildu den Arriatsu aldaera. Ezaguna da bi atzizki oso antzekoak daudela, batak frikaria du, -zu, eta besteak afrikatua, -tsu. Hernaniko toponimoan zalantza dago, atzizkia -zu balitz horretarako afrikatua azaldu beharko genuke. Azalbide egokia izan daiteke garai zaharretan atzizkia afrikatua zela eta horri eustsi diote, baina txistukaria aldatuz. Beraz, proposatzen dena da -tsu > -tzu bilakaera gertatu dela, beharbada hiperzuzenketaz, baina horretarako lekuko zaharragoak beharrezkoak dira.
Auureko paragrafoan erakutsitakoa ez da oztopo bakarra, oinarriko elementua harri izena izan daiteke baina bukaerakoa -tsu bazen, tartean /a/ bokala dago. Horretarako, Albiasu toponimorako proposatutakoa Arratzurako ere egokia izan liteke, tartean beste atzizki bat izango zen, beharbada -tza eta horrela, toponimoaren jatorrizko izena *Arritzatsu izango zen, ondoren txistukari disimilazioa gertatu eta Arriatsu sortuko zen eta azkenik, txistukaria aldatuko zen egungo Arriatzu finkatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario