miércoles, 18 de septiembre de 2024

Umabe toponimoa

 Umabe da Bidania-Goiatz udalerriko baserri bat. XX. mendeko toponimoaren lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

UMABE (prop.)
Toponimoan bi elementu izan ditzakegu, bukaeran -be atzizkia, behe hitzaren aldaera laburtua eta oinarrian, Uma antroponimo emakumezkoa, euskal toponimian aztarrena utzi duena, Umagortazarra bezala. Uma oso antroponimo zaharra da, Donemiliaga Kukulako kartularioan agertzen delako, 1. agirian, 759. urtekoan:
Maria, hic roboravi; Amunna, hic roboravi; Monnia, hic roboravi; Eilo, hic roboravi; Donna, hic roboravi; Scemena, hic roboravi; Umma, hic roboravi; Munnoza, hic roboravi [..]
Antroponimo honek ez du lekuko askorik utzi eta horrek esan nahiko luke oso aspaldian galdu zela eta, beraz, Umabe toponimoa oso zaharra izan liteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario