Ulabarre da Arabako Barrundia udalerriko putzu baten izena. Azken urteetako lekukoetan oso ohikoa da Ulalarre aldaera. Baina bada lekuko zaharrago bat, XX. mende hasierakoa, Luis de Eleizealderen Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas lanekoa eta han Ulabarre dago.
Toponimoaren bukaeran labar izena dago:
1 labar.Hasierako u- izan liteke, ur hitzaren alomorfo bat, Uarkape toponimoan uharka hitza dago, u(h)- + arka dena. Beraz, u- 'ur' + labar > *Ulabar > Ulabarre, azken aldaketa leku deklinazioaren eraginez sortua izango zen, ugariak dira bilakaera bera jasan duten toponimoak, Nabaskoze, Uztarroze...
"1.º (V-ger), borde de precipicio; 2.º (V-arr-m), tierra costanera" A. v. alagar.
Iohannes de Izlavarra (1022). Arzam 308.
Bidetxigor arritsu bat labar (acantilado) baten gaiñez-gain igarotzen zen. Etxde Itxas 43. Ortzeari muin eman naian, tinko, / aitzuri erraldoiak gaiñetik ditularik, / arru ta labar (acantilado) amiltsuak txintxilirik. Otsalar EG 1959, 6.
Etimologiaren sendogarria izan daiteke Barrundiako Ulabarre putzua dela, ura dagoen lekua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario