miércoles, 11 de septiembre de 2024

Patxillaborda toponimoa

 Patxillaborda da Lezoko baserri bat. Toponimo eratorri bat du, herri berean, Patxillabordako erreka. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Pachilla-Borda (1857).
Toponimoak bi elementu izan ditzake, bukaeran borda izena, ezaguna erdialdean eta sortaldean. Alderik interesgarriena eta ilunena hasieran dago, patxilla- hori azaltzeko. Baina Gipuzkoan bertan badira beste bi toponimo, blog honetan aztertuak, Patxillenea eta Patxillardegi, eta hauetako oinarria batxiler izena litzateke. Kontuan izanik batxiler izenak izan dituen aldaketak, ulertuko litzateke Patxillaborda analizatzea batxiler + borda bezala. Hasierako herskaria ahoskabetu zen, aipatutako beste bi toponimoak bezala eta bukaerako dardarkaria galdu zuen, hurrengo izenaren dardarkariaren eraginez, agian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario