Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mende erdialdekotzat har dezakeguna, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
IMIRICHIPI, término montuoso de Eguileta.Lekuko bakarra denez, izen bakarra dago analizatzeko, Imiritxipi, eta bigarren elementua agerikoa da, txipi, egun euskararen eremu gehienetan txiki erabiltzen denaren sinonimoa. Larretxipitxiki toponimoan bi hitzak daude, txipi zaharra eta txiki berriagoa. Beste elementua, *Imiri antroponimoa izan daiteke eta Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan badago aipu labur bat antroponimo honi buruz:
599. — *zaldu, zaltu. La última var. en ronc. «arboleda donde sestea el ganado»: Zaldo, Zaldu, Zaldua, Zaldualde, Zalduegui, Zalduendo (top. Zalduhondo en Al., 1025); final en Imirizaldu, quizá con un antropónimo (Aimery, Emery).Beraz, *Imiri + txipi > Imiritxipi, inolako aldaketaten beharrik gabe. Nahiz eta bi elementuak ongi zehazturik dauden, ez dago argi txipiren esanahia toponimoan, Imiri Txipi izen zitekeen gizon baten izena, edo inoiz izan zen *Imiri toponimo bat eta bere zati bati txipi izenondoa erantsi zioten? Hala bazen, ez da ustezko toponimo nagusiaren lekukorik heldu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario