Landarregi da Idiazabalgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
LANDARREGI (prop.) Mendigorria ballara, IdiazabalLandarregitxiki da Segurako etxe bat. Landerregi deitura izan zen herri horretan eta XVI. mendean bi lekuko bildu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:
Landerregi da Mutiloako baserri bat. Aipatutako Iñaki Linazasororen liburuan izena apur bat ezberdina da:
LANDARREGI (desh.)Blog honetan aztertutako Landarregia toponimoa ia berdina da, artikulua gorabehera. Baina ezberdintasun nabarmena dago aztergai diren Gipuzkoako toponimoekin, hauek guztiak etxe izenak dira eta Landarregia aurkintza bat zen. Azken honetarako lander eta hegi hitzak zeudela proposatu genuen, baina honetarako azalbide apur bat ezberdina izango da, bigarren elementua hegi izan beharrean -tegi litzateke edo, zehatzagoa izanik, -egi aldaera. Beraz, lander + -egi > Landerregi, jauregi hitzean bezala. Beharbada izen hori arkaismoa da, -tegi aldaera egungoa erabili ez delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario