Larraka da Lezoko baserri baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira, Larraka (1992, 1993), baina Larroka ere bada urte horietan, Larroka (1993). Lekuko zaharrena hamarkada gutxi batzuk lehenagokoa da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:
LARRAKA (prop.)Beraz, eskura dauden datuak kontuan hartuz, Larraka izena jatorragotzat har daiteke, Larroka izan daiteke arroka izenarekin nahastutako aldaera, Larroca deitura ere badela ahaztu gabe.
Larraka erraz azter daiteke jakinik -ka atzizki txikigarria izan dela, -ko atzizkiaren aldaeratzat har daitekeena; Kortaka toponimoan ere izango zen aztertutako atzizkia, sarrera horretan azalpen luzeagoa dago. Oinarrian larre izena dago, larra- eratorpen aldaera erabiliz. Hala ere, larraka hitza ere bada:
larraka.Atzizkia -ka litzateke, baina oinarria lerro izena litzateke, Orotarikoaren sarreran adierazten duten bezala. Hitz hori eta Lezoko toponimoa homofonoak badira ere, oinarrian larre izatea lehenestekoa da.
larraka (AN-larr) . "Montón largo de helecho o hierba" Asp ANaf. "Fila. Belar-larraka. Arto-lerraka" Asp Gehi. Cf. Inza NaEsZarr 1341: San Juan larraka, urte guziko marraka (AN-ulz), que explica 'San Juan larraka esaten da san Juanetan eguraldi txarra dagonean, illun, otz samar, ez euri ta ez ateri, gari asko oraindik burutu gabe, kanpoko guzia oso atzeratua'. v. lerroka (2) .
Ezin aipatu gabe utzi Larrako toponimoa, Mungiakoa. Egin diren analisiak zuzenak badira bi atzizki ditugu ia berdinak eta oinarri berarekin loturik ager daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario