miércoles, 4 de diciembre de 2024

Txomenkoba toponimoa

 Txomenkoba da Oñatiko aurkintza bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, Txomen Koba Erdikua (1995). Geroagoko lekukoetan berdin agertzen da, aldaketarik gabe.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran koba izena eta oinarrian txomen- ezezaguna. Hurbilen den hitza Txomin antroponimo hipokoristikoa da, Domingotik sortua. Txomin eta Txominlarrena toponimoetan Txomin dago, baina inoiz ez da lekukotu *Txomen aldaera. Domeka antroponimo emakumezkoa dago, Domingo eta Txomin antroponimoekin lotua. Beharbada Domekaren hipokoristiko bat dago Oñatiko toponimoan? Lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke galderari erantzuna emateko, baina ia ziurra da aipatutako antroponimo hauetatik sortua da Txomenkobaren oinarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario