Zabarte da Bergarako baserri bat, toponimo eratorri bat dago, Zabartekoetxetxo, hau ere baserria.
Lekuko zaharrena, Bergarako baserriak web-gunearen arabera XV. mendearen erdialdekoa da, Zabarte sarreran:
1448. En el mencionado estudio toponomastico de San Martin sobre Elgeta, se cita a Juan de Zabarte.Toponimoa berdina izan da azken 550 urteetan, gutxienez. Zabarte izenak egonkortasun handia izan du eta dituen elementuak ere aski argiak dira, baina interpretazioa ez da hainbeste argia. Toponimoak bi elementu lituzke, zabar izenondoa eta arte, leku postposizioa. Ondoren, haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat geratzen dela: Zabar + arte > *Zabarrarte > Zabarte.
Zabar hitza izengoitia izan zitekeen eta, horrela, toponimoaren egitura PI + arte izan zitekeen, Magdalenoarte toponimoa bezala. Honetan Magdaleno antroponimoa izango zen oinarrian, eta Zabarte izenean, zabar. Hitz honen adierak egokiak dira izengoiti bihurtzeko:
1. Descuidado, negligente, dejado, despreocupado; perezoso.Bigarren elementuari buruz, ez dago argi nola azaldu arte toponimo hauetan, baina Zabarte egitura horretakoa bada, Galindarte eta Amunartia toponimoekin batera sar liteke Zabarte bera.
2. Descarriado.
3. Depravado, inmoral.
Zabar gehiago dago euskal onomastikan, Zabardillo antroponimoan, oinarrian zabardo izenondoa izango zen eta bukaera aldean -illo atzizkia, hipokoristikoa egiteko. Zabardo beraren egitura zabar + -do da.
Hau guztia egiantzekoena izan daiteke, baina bada beste aukera bat, aipatu gabe ezin utz daitekeena, zabor hitzaren aldaeren artean zabar dago. Beraz, zabar 'zabor' + arte > *Zabarrarte > Zabarte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario