Munioeta da Orioko bazter-auzo bat. Hiru toponimo eratorri daude, Munioetaberri eta Munioetazar baserriak eta Munioetaburu tontorra. Toponimo hauen lekukoek antzinatasun gutxikoak dira eta askotan Muniota aldaera agertzen da. XX. mendearen bigarren erdiko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
MUNIOTA (2 viv.) (prop.)Lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke ziurtasun handiagoz lan egiteko baina dagoena da oso lekukotza berria eta bi aldaera, Munioeta eta Muniota. Normalean bilakaerek laburragoak egiten dituzte hitzak, baita toponimoak ere, ezagunak dira Atxalta (Aretxabaleta) edo Mostrun (Monasterioguren). Orioko toponimoetan berdin gertatu bada Munioeta > Muniota gertatu da. Gainera, ondorengo aipuan azaltzen da XIX. mendeko Munioeta.
MUNIOTA ZAR (prop.)
Etimologiari dagokionez, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan toponimo honetaz hausnarketa laburra dago:
457. —Munio n. pr.: Muniain (Monein, Muñiain) (Caro Baroja, Mat, 74-75). Quizá sea el primer componente de Munita (Bunita); hay top. Bunieta en 1141, que puede ser el actual Muniota (Orio Guip.), en el siglo XIX Munioeta. De Munioeta podría muy bien proceder, por pérdida de -n-, Miota, ap. de Mondragón en el siglo XVII; un Nunnuto Miotaco, aparece en doc. del año 1053. Pero acaso Miota, que es el nombre de un barrio de Elorrio (Vizc.), no podrá separarse de Biota, ayuntamiento de la prov, de Zaragoza: la m- vasca podría ser secundaria, como tantas otras veces. Todo lo anterior es inconsistente.Azken esaldia liburuaren eranskina da, liburua argitaratu eta hamarkada batzuetara. Zaila litzateke Bunieta > Muniota azaltzea, XIX. mendeko Munioeta ahaztu gabe. Dena den, Munio antroponimoa izan daiteke toponimo honen oinarria, Muniosoro toponimoa bezala. Bukaerako elementua -eta atzizkia litzateke, beharbada leku esanahia duena, Antxoeta toponimoan ere egitura bera genuke, PI + -eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario