Ugunaga da Areatza eta Zeanuriko toponimoa. Areatzan auzoa eta baserria da eta Zeanurin basoa eta erreka, toponimoa eratorri bat dago, Ugunagagana baserria. Izendegian bildutako lekuko zaharrenak baserriei dagozkie, Areatzako Ugunaga baserria zen Uegonagaburu, 1576. urtekoa. Ondorengoak dira Huegonaga (1639) eta Uegunaga (1655). Zeanuriko Ugunagaganaren lekuko zaharrena da Huegunaga, 1589. urtean.
Areatzako etxearen XVIII. mendeko lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Hueguna [N, TO]Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendeko lau lekuko aurkitu dira:
Hueguna (la casa torre de) [Varrena (calle)], Villaro, a.1745, FogVizcayaMs.
Huegunaga [N, TO]
Huegunaga (el molino de), Villaro 18.1796, FogVizcayaMs.
Huegunaga (la torre de), Villaro 18.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoek aldaera batzuk izan dituzte baina jatorrizkoa Uegonaga litzateke, gerora aldatua. Izen horrek gogorarazten du blog honetan aztertutako Uegun toponimoa, Aiakoa, Gipuzkoan. Honetarako emandako azalpenean ur-egon hitz elkartua zegoen:
UR EGON. "(V-ger), el agua estancada en charcos, pantanos" A.Aztergai diren Bizkaiko toponimoetarako ere egokia izan liteke hiz hori, areago jakinik Zeanurin erreka bat izendatzeko erabiltzen dela. Ur-egon hitz elkartuaz gain, -aga atzizkia ere bada eta Ugunagagana toponimoan gan, gain-en aldaera eta artikulua. Toponimoek aldaketa batzuk izan dituzte, hasierako bokal bilketa soildu zen eta on > un bilakaera gertatu zen, beharbada aurreko silabaren bokalaren eraginez.
Azkenik, etimologia zuzena bada ur-egon hitz elkartuaren agerpena XVI. menderaino eramango litzateke, Uegonagaren lekuko zaharrena 1561. urtekoa delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario