Kapitate da Haranako aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira:
capitate (1989)Toponimo honetatik ez urrun, beste Kapitate bat dago, Entziako iturburua dena. Bere lekukoak aski berriak dira:
kapitate haitza (1993/03/29)
kapitate (2006/06/13)
capitate, barranco (1984)Entzian bertan, hiru toponimo eratorri daude: Raso de Kapitate aurkintza, Kapitateko edanlekua iturria eta Kapitateko erreka-zuloa sakonunea. Toponimo hauen guztien lekukotza oso berria da, antzinatasun gabeak eta horrek analisia zailtzen du; gainera, aldaerarik ez dago eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Kapitate. Toponimo honen bukaerak gogorarazten du atzizki ezagun bat, latin jatorrikoa eta euskaraz hainbat hitz utzi dituena, borondate, karitate eta unibertsitate bezalakoak. Kapitate toponimoak oso antz handia du gaztelaniazko cavidad izenarekin:
kapitate iturria (1993/04/28)
kapitate (1996)
Del lat. cavitas, -atis.Adiera hori erraz egokitu dakioke toponimiari, Entziako lekuko zaharrena barranco esaten diote gaztelaniaz, ahaztu gabe Kapitateko erreka-zuloa, sakonunea dena. Antzekoak lirateke Gongeta, Gongeda toponimoak, sakonunea edo adierazteko.
1. f. Espacio hueco dentro de un cuerpo cualquiera.
Kontuan izanik borondate bezalako hitzak, beharbada inoiz izan zen *kapitate izena euskaraz, baina ikusirik oso hitz bakana dela, agian latinetik zuzenetik jaso zen, leku bat izendatzeko. Hala izan bazen, hitza euskaraz erabili ez bazen, toponimoa oso zaharra izango zen, latina erabiltzen zeneko mendeetakoa.
Aldaketa bakarra geratzen da azaltzeko, bigarren silabako herskaria, *Kabitate sortuko bazen, aipatutako herskaria ahoskabetuko zen asimilazioz, beste silaba guztietako herskariak ahoskabeak direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario