Garalde da Bermeoko aurkintza eta baserri baten izena. Garalde aurkintzaren lekuko zaharrenak XVI. mende erdialdekoak dira:
1542 Garalde, viñas en VEKA S.V. C1628-1Garalde baserriaren lekukotza ere urte beretsukoa da:
1643 Garalde, tierra en BFA. Bust 180/24
1646 Garalde, terreno en BFA. Bust 201/210 199
1578 Garalde, casa de VEKA R.R. Ejec. C2497 18Azkenik Garaldegane izena, oso lekukotza berankorra eta urrikoa:
1623 Garalde, casa de BEHA A-741/48-2 27b
1629 Garalde, casa de VEKA S.V. C1086 157b-165
1629 Garalde, cas. BUA 928. Mojonera. 1749 144
1980 Garalde gane, heredad GJE fk:10581 L113;120Azken honen bigarren elementua gane, gain orokorraren sartaldeko aldaera, lehenik gan eta ondoren /e/ paragogikoa jaso zuen. Hasierakoa da interes gehien duena, Garalde. Bi analisi egin daitezke, orain artekoan, garai + alde edo *gara + alde proposa liteke, lehenengoan tarteko *garaialde izango zen eta ondoren /j/ galduko zen eta bi bokal berdinak batuko ziren. Bestean azken urratsa soilik gertatuko zen. Horrek behartzen du inoiz *Garaialde eta/edo *Garaalde izatea, baina XVI. menderako ez litzateke harrigarria urrats horiek bukatuak izatea.
Hemen beste hurbilpen etimologiko bat aurkeztuko dugu, Garbe eta Garbea toponimoetarako gain hitzaren alomorfo bat proposatu genuen, gar-, jaun : jaur- gertatzen den bezala, cf. jauregi. Beraz, gar- 'gain' + alde > Garalde. Gainera, Garaldegane toponimoak erakusten digu hubil gain bat zegoela. Hala ere, hori ere egokia da gorago erakutsitako etimologiekin. Beraz, Garate toponimoan bezala, hiru aukera daude Garalde azaltzeko eta aurkeztu den azkenak baditu beste toponimo batzuk, bilakaera gehiagotan gertatuko zelako eta toponimo batzuetarako, Garbe eta Garbea zehatzago, garai edo *gara ez dira egokiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario