Mostrando entradas con la etiqueta Barajuen. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Barajuen. Mostrar todas las entradas

lunes, 30 de enero de 2023

Barajuen toponimoa

 Barajuen da Aramaioko biztanle-entitatea, Barajuenpe toponimo eratorria dago, aurkintza bat eta larre bat izendatzeko.
Joan den mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BARAJUEN, pueblo de Aramayona.
Toponimo eratorri bat dago, XVIII. mendekoa:
BARAJOENBE, 1709, término de Azcoaga.
Isaak López Mendizabalek lotura ikusi zuen Barasoain eta Barajuen toponimoen artean, P. Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanean aipatua:
También López-Mendizabal cree que -ain es un sufijo local; para este autor -ain es simplemente «una de las varias formas en que aparecen muchos de los sufijos locativos» (1958: 135). Así -ain alterna según López-Mendizabal con -uen (Barajuen, población alavesa / Barasoain, villa navarra),
Sarrera honetan Barasoain eta Barajuen elkartuko ditugu, biak elementu berberaz osaturik izan daitezkeelako. Barasoain toponimoan gertatutako aldaketa bakarra bokal asimilazioa izan da: e-a > a-a. Barajuen izenean aipatutako asimilazioaz gain, beste aldaketa bat gertatu da azken silaban, jatorrizkotik egungora arteko bilakaera hauxe izango zen: *-oai- > -oe- > -ue-. Azken bi urratsen lekukoak badira, ez hasierakoarenik, baina horrela toponimoa ongi azaldurik geratuko litzateke. Oinarrian *Beraso antroponimoa, Beraso toponimoaren sortzailea; gainera, -ain atzizkia gehiturik Barasoain sortuko zen eta, beharbada, Barajuen bera. Bide batez, <j> grafiak adieraz lezake oinarrian *Beraxo aldaera izan zitekeela, Beraxa ezagunagoaren kidea.