Mostrando entradas con la etiqueta Gardele. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gardele. Mostrar todas las entradas

lunes, 25 de marzo de 2024

Galdarrain toponimoa

 Galdarrain da Nafarroako bi aurkintzaren izena; beraz, badago Bearingo Galdarrain eta Lizarrako Galdarrain. Bearingo toponimoaren lekukotza XVIII. mendean hasten da eta 1895. urteko baldarrain izan ezik, beste guztietan Galdarrain da, egun bezala. Lizarrakoaren lekukotza askoz zaharragoa da, XIII. mendean hasten da paperetan eta ez du aldaerarik:

galdarrayn (1236)
galdarrayn (1248)
galdarrain (1603)
Hurbilketa etimologiko bakarra dago, P. Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanekoa:
[...]
Entre los topónimos en -(a)rrain, -(a)rriain hay algunos que pueden tener una base apelativa conocida: Amarrain (hamar??), Arrain (harri), Etxarrain (etxe), Iturrain (iturri; ¿no sería más apropiado pensar en *Iturrarain?), Olarrain (ola)... Otros, en cambio, son opacos para nosotros: Algorrain, Baliarrain, Galdarrain, Inbarrain, Izurrain, Sastarrain, Zegarrain, Zuntzarrain... Mujika (1982: 245) considera que Baliarrain procede de Valeriani, pero no explica cómo una vibrante simple se ha podido convertir en múltiple. El único testimonio que podría hablar en esta dirección, que nosotros sepamos, es el del hidrónimo valdorbés Zenborrain mencionado más arriba, si lo comparamos con Zenborain, localidad del valle de Untziti
[...]
Sarrera honetan erakutsiko da aldaketa bat gertatu zela eta horrek izena aldatu zuen eta ulergaitz bihurtu. Metatesi bat gertatuko zen oso aspaldian, urkarien artean: r-l > l-r, atzeranzko urratsa eginez eta *Gardalain berreskuratuko genuke. Izen hau ez da ezezaguna, Nafarroan Gardelain herri izena bada eta ahoz duen izena Gardalain da. Azken urrats hau bokal asimilazio bat da, a-e-a > a-a-a eta bi toponimoetan eragina izan zuen, Gardelainen eta Galdarrainen, baina azken honek beste urrats bat jasoko zuen, aipatutako metatesia.
Gardelain toponimoaren jatorria Gardel(e) izan bazen, Galdarrain izenean antroponimo bera izango zen, eta ondoren -ain atzizkia, arrunta Nafarroako toponimian.

lunes, 29 de enero de 2024

Gallardi toponimoa

 Gallardi da Zallako auzo baten izena, baita industrialde batena ere. Toponimoak antz handia du eskualdeko beste toponimo batekin, Gallarraga tontorraren izenarekin. Azken honen elementuak galar eta -aga badira, Gallardi toponimoaren atzizkia -di litzateke, oso ohikoa toponimian. Baina lekuko zahar batek erakusten du izena nahikoa aldatu zela, Izendegi Geografiko Ofizialeko web orrian XVII. mendeko lekuko bat dago, gardellegui (1645). Lekuko hau zuzena bada, aldaketa larriak izan ziren; zoritxarrez, ez dago hurrengo mendeetako lekukorik, bilakaera ikusteko. Hala ere, kontuan izanik kate luzearen bi muturrak, erraz antzematen da azken silabako herskaria galdu zela eta metatesi handi bat gertatu zela, rd-ll > ll-rd. Aldaketa beharbada erraztu zen Gallarraga mendiaren eraginez, bestela, zaila da ulertzea horrelako aldaketaren arrazoia. Horrelako metatesiak gutxitan agertzen dira, baina izan dira, Baztela toponimoarena bezala, balezta hitzean jatorri izan dezakeena. Toponimoaren etimologia Kardelegi toponimioaren berbera da, Gardele antroponimoa eta hegi izena edo, agian, -tegi atzizkiaren aldaera zaharra.