Gallardi da Zallako auzo baten izena, baita industrialde batena ere. Toponimoak antz handia du eskualdeko beste toponimo batekin, Gallarraga tontorraren izenarekin. Azken honen elementuak galar eta -aga badira, Gallardi toponimoaren atzizkia -di litzateke, oso ohikoa toponimian. Baina lekuko zahar batek erakusten du izena nahikoa aldatu zela, Izendegi Geografiko Ofizialeko web orrian XVII. mendeko lekuko bat dago, gardellegui (1645). Lekuko hau zuzena bada, aldaketa larriak izan ziren; zoritxarrez, ez dago hurrengo mendeetako lekukorik, bilakaera ikusteko. Hala ere, kontuan izanik kate luzearen bi muturrak, erraz antzematen da azken silabako herskaria galdu zela eta metatesi handi bat gertatu zela, rd-ll > ll-rd. Aldaketa beharbada erraztu zen Gallarraga mendiaren eraginez, bestela, zaila da ulertzea horrelako aldaketaren arrazoia. Horrelako metatesiak gutxitan agertzen dira, baina izan dira, Baztela toponimoarena bezala, balezta hitzean jatorri izan dezakeena. Toponimoaren etimologia Kardelegi toponimioaren berbera da, Gardele antroponimoa eta hegi izena edo, agian, -tegi atzizkiaren aldaera zaharra.
lunes, 29 de enero de 2024
Gallardi toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario