Galdarrain da Nafarroako bi aurkintzaren izena; beraz, badago Bearingo Galdarrain eta Lizarrako Galdarrain. Bearingo toponimoaren lekukotza XVIII. mendean hasten da eta 1895. urteko baldarrain izan ezik, beste guztietan Galdarrain da, egun bezala. Lizarrakoaren lekukotza askoz zaharragoa da, XIII. mendean hasten da paperetan eta ez du aldaerarik:
galdarrayn (1236)Hurbilketa etimologiko bakarra dago, P. Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanekoa:
galdarrayn (1248)
galdarrain (1603)
[...]Sarrera honetan erakutsiko da aldaketa bat gertatu zela eta horrek izena aldatu zuen eta ulergaitz bihurtu. Metatesi bat gertatuko zen oso aspaldian, urkarien artean: r-l > l-r, atzeranzko urratsa eginez eta *Gardalain berreskuratuko genuke. Izen hau ez da ezezaguna, Nafarroan Gardelain herri izena bada eta ahoz duen izena Gardalain da. Azken urrats hau bokal asimilazio bat da, a-e-a > a-a-a eta bi toponimoetan eragina izan zuen, Gardelainen eta Galdarrainen, baina azken honek beste urrats bat jasoko zuen, aipatutako metatesia.
Entre los topónimos en -(a)rrain, -(a)rriain hay algunos que pueden tener una base apelativa conocida: Amarrain (hamar??), Arrain (harri), Etxarrain (etxe), Iturrain (iturri; ¿no sería más apropiado pensar en *Iturrarain?), Olarrain (ola)... Otros, en cambio, son opacos para nosotros: Algorrain, Baliarrain, Galdarrain, Inbarrain, Izurrain, Sastarrain, Zegarrain, Zuntzarrain... Mujika (1982: 245) considera que Baliarrain procede de Valeriani, pero no explica cómo una vibrante simple se ha podido convertir en múltiple. El único testimonio que podría hablar en esta dirección, que nosotros sepamos, es el del hidrónimo valdorbés Zenborrain mencionado más arriba, si lo comparamos con Zenborain, localidad del valle de Untziti
[...]
Gardelain toponimoaren jatorria Gardel(e) izan bazen, Galdarrain izenean antroponimo bera izango zen, eta ondoren -ain atzizkia, arrunta Nafarroako toponimian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario