Donostiako toponimo honen lekuko bakarra dugu, XIX. mende erdialdekoa. Donostiako toponimia izeneko bilketa lanean jasoa:
Cheroene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).Lekuko bakarra denez, ziurtasuna gutxiagokoa da; baina, hala ere, analisi etimologiko fidagarria emateko aukera dago jakinik etxe izena dela eta izen horiek normalean egitura ezaguna dutela. Toponimoaren bukaeran artikulua izan ohi da, honetan ez, eta genitiboa eta geratzen dena antroponimo bat edo izengoiti bat izan ohi da, jabearenarena. Donostiako honetan *Txero ezezaguna. Esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ez dago baina bai oso izen antzekoa, Txeru, 64. eta 65. or.:Txeru bada Peru antroponimoaren hipokoristiko bat, *Txero izan daiteke Peroren hipokoristiko bat, lekukorik gabekoa. Beste hipokoristiko bat, Perotik sortua, Perotxenea toponimoan dago, Perotx(e), hain zuzen.
Beraz, Txeroene toponimoan *Txero antroponimoaren hipokoristikoa dago, orain arte ezezaguna baina Donostiako toponimo hau da eskura dugun lekuko bakarra baina nahikoa ziurtatzeko inoiz *Txero izan zela.