Mostrando entradas con la etiqueta Untzalu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Untzalu. Mostrar todas las entradas

viernes, 20 de febrero de 2026

Unzaliturri toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

UNZALITURRI, 1768, heredad en Ciriano.
Lekuko bakarra bada ere, analizatzeko aukera dago, bi elementuz osaturik dago, azkena iturri izen arrunta da eta oinarrian Untzalu antroponimoa litzateke. Dirudienez, bukaerako bokala galdu zuen, beharbada ui bokal soilduz. Baina beste aukera bat dago, Untzalea toponimoaren sarreran Gonzal antroponimoa bazela aipatu dugu, Untzaluren erdal kideetako bat. Agian euskaraz ere erabili zen bien arteko aldaera bat, *Untzal antroponimoa. Izen horretatik ez litzateke inolako aldaketarik beharko.
Laburtuz, toponimo honetan, iturri izen arruntaz gain, antroponimo bat izango zen, dela Untzalu dela beste bat, honen aldaera bat.

lunes, 6 de octubre de 2025

Untxalonekoa toponimoa

 Untxalonekoa zen Errenteriako etxe baten izena, lekuko bakarra dago, XIX. mendearen hasierakoa:

1828     Unchalonecoa           ASE
Lekuko bakarra bada ere, analisi etimologiko errazekoa da, Errenteriako toponimiaren orrian ematen dute zein izan daitekeen erkatzeko izena, Gontzalonekoa. Toponimoak elementu batzuk baditu eta oinarrian Untzalu antroponimoa dago, gaztelaniaz Gonzalo dena. Dirudienez, *Untxalu aldaera erabiliz. Beharbada hipokoristikoa zen, hau da, izen txikigarria, baina hori ez da ziurra. Onsalua eta Unsalu toponimoetan antroponimo bera dago baina bietan <s> dago.

lunes, 29 de septiembre de 2025

Untzalobaso toponimoa

 Untzalobaso da Zeberioko baso bat. Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, egungo lekukoarekin lan egingo da. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa baso izen arrunta da eta oinarrian Untzalu antroponimoa dago, Onsalua, Unsalu toponimoetan ere dagoena. Hauetako lekuko zaharretan <s> agertzen da, baina Zeberioko honetan lekuko zaharrik ez dago baina susma daiteke txistukari bera izango zela horiek ere Bizkaikoak zirelako, Untzalobaso bezala.

viernes, 26 de septiembre de 2025

Untzaluartu toponimoa

 Untzaluartu da Igorreko auzo bat, Untzaluartubekoa eta Untzaluartugoikoa baserriak ditu eta Untzaluartuko iturria.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Unsaluartu [N, TO]
Unsaluartu (la casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Unsaluartu (la cassa de) [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Unsaluartu (otra casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Unsaluartu_de_Suso (la cassa de) [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu_de_Suso (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.


Unsaluartu [N, NO]
Unsaluartu (Diego de) [Unsaluartu (otra casa de)], Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Unsaluartu (P(edr)o de) [Unsaluartu_de_Suso (la cassa de)] [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (Pedro de) [Vnsaluartu_de_Suso (la caseria de)], Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (ynquilino) (Dom(ing)o de) [Zabalas y Gandarias (varrio de)], Lemona, a.1745, FogVizcayaMs.
Vnsaluartu (ynquilino) (Mig(ue)l de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bigarren erditik lekukoak badira:

Toponimoan bi elementu daude, oinarrian Untzalu antroponimoa, Onsalua eta Untzalu toponimoetan ere dagoena, bigarrena ihartu partizioa da. Toponimoaren bilakaera horrela izango zen: Unsalu + ihartu > *Unsaluiartu > Unsaluartu? Aldaketa bakarra da, nahiko arrunta, cf. Ibaeta toponimoa, *Ibaieta zaharrago batetik.
Azkenik, nabarmentzekoa da lekuko zaharrenetan <s> dagoela, aipatutako beste bi toponimoetan bezala. Horrek argi uzten du euskal sartaldean, behintzat, txistukari apikaria zela.

Unsalu toponimoa

 XVIII. mendean Diman bazen etxe bat Unsalu izena zuena, hiru lekuko ezagutzen dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkituak:

Unsalu [N, TO]
Unsalu (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.

Unsalua [N, TO]
Unsalua (la cassa de) [Arosteguieta y Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.

Unzalu [N, TO]
Unzalu (la casa de) [Yndusi (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Hiru lekuko eta hiru izen, nahiz eta oso antzekoak izan: Unsalu (1704), Unsalua (1704) eta Unzalu (1799). Bi dira ezberdintasunak, txistukaria, zaharrenetan <s> eta bestean <z> eta artikulua, zaharren batean dagoena. Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Lekukoetan agertzen diren Otxandio eta Aramaio ez daude Dimatik oso urrun eta deituraren jatorria Dimako toponimoa izan daiteke edo, besterik gabe, hurbileko beste toponimo bat.
Toponimoaren elementu nagusia, eta lekuko gehienetan bakarra, Untzalu antroponimoa da, Onsalua eta Untzalu toponimoetan ere dagoena.

miércoles, 24 de septiembre de 2025

Onsalua toponimoa

 Mendatako toponimo honi bi lekuko ezagutzen zaizkio, biak Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkituak:

Onsalua [N, TO]
Onsalua (la caseria de), Mendata, a.1745, FogVizcayaMs.

Onsaluen [N, TO]
Onsaluen (la casa de), Mendata, a.1796, FogVizcayaMs.
Kontuan izanik bi lekukoak herri berekoak direla, toponimo bakarra izan daiteke. Ziurrenik azken lekukoan bukaerako /a/ idatzi gabe geratu zen eta interpretazioa nahiko erraza da, oinarrian antroponimo bat, Untzalu antroponimoaren aldaera bat erabiliz. Gainera, lekuko zaharrenean artikulua erantsi zioten eta berrienari genitiboa. Hasierako bokala ezberdina da eta txistukaria ere ezberdina da, Untzalu toponimoaren lekuko gehienak bezala.

lunes, 15 de septiembre de 2025

Untzalu toponimoa

 Untzalu da Orexako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Unsaluberri (1992), Unsalu Berri (1993)...
XX. mendeko lekuko zaharrago bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

UNSALU (desh.), Orexa
Azkenik, beste lekuko bat askoz zaharragoa dago, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa: Unsalonia, Oreja.
Lekuko hau besteetatik aldentzen da, baina ez asko, kontuan izanik oinarria, Untzalu antroponimoa, gaztelaniaz Gonzalo dena. 
Egungo toponimoan antroponimo hutsa badago ere, Unsalonia aldaeran artikuluaz gain, genitiboa dago.
Aipagarria da lekuko gehienetako txistukaria apikaria dela, <s> bezala, baina ofiziala afrikatua da, <tz>.