Untxalonekoa zen Errenteriako etxe baten izena, lekuko bakarra dago, XIX. mendearen hasierakoa:
1828 Unchalonecoa ASELekuko bakarra bada ere, analisi etimologiko errazekoa da, Errenteriako toponimiaren orrian ematen dute zein izan daitekeen erkatzeko izena, Gontzalonekoa. Toponimoak elementu batzuk baditu eta oinarrian Untzalu antroponimoa dago, gaztelaniaz Gonzalo dena. Dirudienez, *Untxalu aldaera erabiliz. Beharbada hipokoristikoa zen, hau da, izen txikigarria, baina hori ez da ziurra. Onsalua eta Unsalu toponimoetan antroponimo bera dago baina bietan <s> dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario