Euskal Autonomia Erkidegoan badira Lixiba hasiera duten toponimo batzuk, Bergarako erreka bat, Soraluzeko Lixibaerrekea, Ermuko Lixibaeta tontorra, Azkoitiko Lixibajolekualdea aurkintza eta Errenteriako Lixibako Kristo Santua baseliza. Guztien oinarria lixiba da eta arropa garbitzeren jarduerarekin lotutako lekuak dira. Gogoratu behar da euskaraz, garbitzeko likidoaz gain, jarduera bera izendatzeko erabilia izan zela lixiba hitza, arropa garbitzearena.
Batzuk erraz ulertzen dira, horrela, Lixiba eta Lixibaerrekea, biak errekak dira, han jarduten zutelako. Lixibajolekualdea toponimo konpleagoa da, baina elementuak gardenak dira: lixiba + jo + leku + alde + -a. Ez da ohikoa aditzak toponimoetan aurkitzea, baina ezinezkoa ere ez da. Lixibaeta tontorra denez, zaila ikusten da lotura, baina ziurrenik tontorretik behera ura zegoela garbiketa lanak egiteko. Azkena bitxia da, Lixibako Kristo Santua baseliza, eta lixibarekin loturik badago, herri horren ahozko tradizioan erantzuna aurkitu ahalko da.
Garai batean arropa garbitzearena kanpoko jarduera zen eta horrela, toponimoak sortu ziren, lixiba oinarria dutenak edo, Bogadaoste toponimoan bezala, bokata edo bogada hitza, sinonimoa zena.
jueves, 9 de diciembre de 2021
Lixiba hitzetik sortutako toponimoak
martes, 7 de diciembre de 2021
Akutu toponimoa
Akutu da Bidania-Goiatz eta Errezilen artean dagoen tontor bat, Gipuzkoan. Gainera, bada Akutuerreka izeneko toponimo eratorria.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa argia da nahiz eta euskal hitzik ez izan eite horrekin.
Dirudienez, latinaren acutu hitza dago toponimo honetan, Mendikute toponimoan bezala. Mitxelena bere Guipúzcoa en la época romana lanean hau idatzi zuen toponimo honen etimologiaz:
La etimología latina indicada [mons acutum], partiendo de que -ute no tiene explicación vasca conocida, es satisfactoria. Monte acutu (tipo de denominación muy frecuente: cf. esp. Monteagudo, vasc. Aitzorrotz ya citado, Mendizorrotz, etc.) pudo cambiarse en *Mondacut(e), *Mondecut(e) y después en Mendecute, que parece haber sido la forma antigua del topónimo y sin duda la del conocido apellido. Es natural la sustitución de su primer elemento por el equivalente vasco mendi. Extraña tan sólo la pérdida de la -u (la -e habrá que interpretarla «vocal de apoyo»). La forma del orónimo supone una denominacion antigua, latina, no romanica.Akutu toponimoan izenondoa bakarrik dago, baina horrekin nahikoa da izenaren ezaugarri nagusia antzemateko. Toponimoa latinez sortu zitekeen edo, beharbada, hitza mailegatua izan zen euskaran eta gero galdu zen, beste asko bezala.
Talea toponimoa
Talea izeneko toponimoa hiru aldiz agertzen da, Euskal Herriaren sartaldean, Bermeon hiri-auzoa da, Mundakan tontor bat eta Laudion aurkintza bat.
Toponimoa iluna da, baina oso antz nabarmena du talai hitzarekin. Gainera, Bermeoko toponimia web-gunean Talaia toponimoa dago, Talearen berdina, dirudienez.
Toponimoen eta hiz arruntaren lotura zuzena bada, aldaketa bakarra gertatu da, ai > e. Ez da aldaketa ohikoa euskaran eta talai izenaren bildutako lekukoetan ez da behin ere horrela agertu.
Eguneraketa (2022-08-29):
Bada beste azalpen bat, beharbada euskararen bilakaera ezaguturik, onargarriagoa izan daitekeena: Talaia > *Talaa > Talea. Lehenengo urratsean bokalarteko /j/ galduko zen, hau ezaguna da, horrela, Ibaeta < *Ibaieta. Azken urratsean sartaldeko lurraldean ohikoa den bokal disimilazioa gertatu da: aa > ea. Horrela, ez zen beharrezkoa izango ai > e bilakaera ezohikoa.
viernes, 3 de diciembre de 2021
Arizkunagasall toponimoa
Bergarako toponimo honetaz Erdi Aroko lau lekuko daude Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara II. Fondo Municipal: Subfondo Histórico (1355-1520) liburuan. Lehenengoa, 170. agirian, 1520. urtekoan:
...un castañal que yo he e tengo e poseo en término e juridiçion d’esta villa de Vergara, que ha por nonbre e se llama el castañal de Arizcunagasall, que lindea, de la una parte, con castañal de la casa de Castyllo de SusoBigarrena, 171. agirian, 1520. urtekoan:
...e mejor nos pagar los dichos honze mill maravedis, lo qual yo asy otorgo e conozco en el castañal de Arizcunagalsall (?), qu’es en término d’esta villa...Hirugarrena, 172. agirian, 1520. urtekoan:
... qu’es en término e jurediçion d’esta villa de Vergara y ha por nonbre el castañal de Arizcunagasall...Laugarrena eta azkena, 173. agirian, 1520. urtekoan:
...por rason de la venta de la tierra castañal de Arizcunagasall...Hiru lekukotan Arizcunagasall agertzen da, eta batean Arizcunagalsall. Ziurrenik azken hau okerra da, azken silabako albokoa erreplikatu da aurreko silaban, fenomeno berdintsua izan zen Ultzama herri izenean, hasieran Utzama zen, ondoren Unzama eta azkenik Ultzama, Mitxelenak azaldu bezala.
Arizkunagasall oso izen bitxia da, bukaeragatik. Toponimoak bi zati lituzke, Arizkunaga eta bukaera, -sall. Arizkunaga bera erraza da, haritz + gun(e) + -aga. Beharbada tarteko elementua guren izan zitekeen, baina lekukoetan ez dago horren aztarrenik.
Azken zatia da interes handiena duena, sail izan daitekeelako. Ez da oso hitz zabaldua toponimian eta beharbada hau da agerpen urri horietako bat. Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo lekukoa Axularren liburukoa da, 1643. urtekoa, eta Arizkunagasall toponimoarena 1520. urtekoa, beraz, 123 urte lehenagokoa.
Lopaldaoste toponimoa
Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara webguneko Lopealdaoste baserriaren orrian lekuko zaharrak badira, zaharrena Lopealdaoste litzateke, 1791. urtean. Hurrengo urteetako lekukoetan Lopealdauste aldaera nagusiturik dago, Lopealdaste eta Lopaldoste ere agertzen dira, beste aldaera batzuekin batera. Azkenik, Lopaldaoste nagusitu da. Horrela ikus daiteke, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, XX. mendeko bigarren erdialdekoa:
LOPALDAOSTE (LOPE) (2 viv.) (prop.), *Angiozar auzoa, BergaraAldaerak aldaera, ematen du lekuko zaharrena osoena dela, Lopealdaoste. Toponimoak hiru elementu lituzke, Lope + alda- 'alde' eta oste. Hiru elementu horiek batuz eta toponimo luzea sortu zen, ondorengo mendetan laburtu zena, tartean aldaketa txiki bat, antroponimoari dagokiona, XX. mendeko lekukoetan azken bokala galdu zuelako. Aldaketa hori ez da ohikoa baina batzuetan gertatzen da eta antzekoa ere gertatu zitekeen Lopaitz eta Loparria toponimoekin, baina azken bi hauetan lekuko zaharrik ez dagoenez, ezin ziur izan toponimo horien hasierako elementuaz.
LOPALDAOSTE (LOPE) (2 viv.) (prop.), Bergara
miércoles, 1 de diciembre de 2021
Obikola toponimoa
Obikola da Laudioko aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez dago, baina izena erraz analizatzekoa da, jakinik aldaketa txiki bat gertatu dela. Erdiko bokala aldatuko zen, jatorriz /e/ zena /i/ bihurtu zelako. Atzeranzko urratsa egin eta *Obekola berreskuratuko genuke. Honek bi elementu lituzke, Obeko antroponimoa eta ola izen arrunta.
Euskaltzaindiaren EODA datu basean badago nahiko informazioa Obeko izenaz:
ObekoToponimoaren aldaketa beharbada herri etimologiari dagokio, Obeko aspalditik ez da erabilia izan eta orduan, hiztunek izena zertxobait aldatu zuten toponimoaren ulermena hobetzekoa, orduan Obikola sortuko zen, hobi + -ko + ola bezala analiza daitekeena, elementu ezagunez egindako toponimoa izango zen.
Erdi Aroko euskal izen arruntenetakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (Araba) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Udan (Trebiñon) eta Sopuertan (Bizkaia) Obekuri ('Obekoren hiria' jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.
Marto eta Martogana toponimoak
Marto da Arrietako baserri baten izena. Arrietan bertan dago Martogana tontorra.
Lekuko zaharrik ez badago ere, bi toponimoak erraz analizatzekoak dira, jakinik aspaldian izan zela Marto antroponimoa, nahiz eta egun ezezaguna izan. Marto izenaren lekukoak jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Marto antroponimoaren lekukoak bildu dira:
Ikus daitekeenez, lekukoak Gipuzkoaren sartaldekoak dira, eta ziurrenik handik hedatuko ziren, ingurune hori delako agerpen gehienak biltzen dituena. Marto baserrian izen bereko antroponimoa dago, besterik gehitu gabe. Martogana izenean, Marto + gan 'gain' + -a dago, eta tontorra izanik, beste askotan bezala, izena eta izana loturik daude.
Dirudienez, antroponimo honen jatorria Marta izenean dago, Martanea toponimoa utzi duena euskal toponimian. Marta izena emakumezkoa bazen, Marto gizonezkoa izan zen.