Talea izeneko toponimoa hiru aldiz agertzen da, Euskal Herriaren sartaldean, Bermeon hiri-auzoa da, Mundakan tontor bat eta Laudion aurkintza bat.
Toponimoa iluna da, baina oso antz nabarmena du talai hitzarekin. Gainera, Bermeoko toponimia web-gunean Talaia toponimoa dago, Talearen berdina, dirudienez.
Toponimoen eta hiz arruntaren lotura zuzena bada, aldaketa bakarra gertatu da, ai > e. Ez da aldaketa ohikoa euskaran eta talai izenaren bildutako lekukoetan ez da behin ere horrela agertu.
Eguneraketa (2022-08-29):
Bada beste azalpen bat, beharbada euskararen bilakaera ezaguturik, onargarriagoa izan daitekeena: Talaia > *Talaa > Talea. Lehenengo urratsean bokalarteko /j/ galduko zen, hau ezaguna da, horrela, Ibaeta < *Ibaieta. Azken urratsean sartaldeko lurraldean ohikoa den bokal disimilazioa gertatu da: aa > ea. Horrela, ez zen beharrezkoa izango ai > e bilakaera ezohikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario