viernes, 3 de diciembre de 2021

Arizkunagasall toponimoa

 Bergarako toponimo honetaz Erdi Aroko lau lekuko daude Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara II. Fondo Municipal: Subfondo Histórico (1355-1520) liburuan. Lehenengoa, 170. agirian, 1520. urtekoan:

...un castañal que yo he e tengo e poseo en término e juridiçion d’esta villa de Vergara, que ha por nonbre e se llama el castañal de Arizcunagasall, que lindea, de la una parte, con castañal de la casa de Castyllo de Suso
Bigarrena, 171. agirian, 1520. urtekoan:
...e mejor nos pagar los dichos honze mill maravedis, lo qual yo asy otorgo e conozco en el castañal de Arizcunagalsall (?), qu’es en término d’esta villa...
Hirugarrena, 172. agirian, 1520. urtekoan:
... qu’es en término e jurediçion d’esta villa de Vergara y ha por nonbre el castañal de Arizcunagasall...
Laugarrena eta azkena, 173. agirian, 1520. urtekoan:
...por rason de la venta de la tierra castañal de Arizcunagasall...
Hiru lekukotan Arizcunagasall agertzen da, eta batean Arizcunagalsall. Ziurrenik azken hau okerra da, azken silabako albokoa erreplikatu da aurreko silaban, fenomeno berdintsua izan zen Ultzama herri izenean, hasieran Utzama zen, ondoren Unzama eta azkenik Ultzama, Mitxelenak azaldu bezala.
Arizkunagasall oso izen bitxia da, bukaeragatik. Toponimoak bi zati lituzke, Arizkunaga eta bukaera, -sall. Arizkunaga bera erraza da, haritz + gun(e) + -aga. Beharbada tarteko elementua guren izan zitekeen, baina lekukoetan ez dago horren aztarrenik.
Azken zatia da interes handiena duena, sail izan daitekeelako. Ez da oso hitz zabaldua toponimian eta beharbada hau da agerpen urri horietako bat. Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo lekukoa Axularren liburukoa da, 1643. urtekoa, eta Arizkunagasall toponimoarena 1520. urtekoa, beraz, 123 urte lehenagokoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario