jueves, 9 de diciembre de 2021

Lixiba hitzetik sortutako toponimoak

Euskal Autonomia Erkidegoan badira Lixiba hasiera duten toponimo batzuk, Bergarako erreka bat, Soraluzeko Lixibaerrekea, Ermuko Lixibaeta tontorra, Azkoitiko Lixibajolekualdea aurkintza eta Errenteriako Lixibako Kristo Santua baseliza. Guztien oinarria lixiba da eta arropa garbitzeren jarduerarekin lotutako lekuak dira. Gogoratu behar da euskaraz, garbitzeko likidoaz gain, jarduera bera izendatzeko erabilia izan zela lixiba hitza, arropa garbitzearena.
Batzuk erraz ulertzen dira, horrela, Lixiba eta Lixibaerrekea, biak errekak dira, han jarduten zutelako. Lixibajolekualdea toponimo konpleagoa da, baina elementuak gardenak dira: lixiba + jo + leku + alde + -a. Ez da ohikoa aditzak toponimoetan aurkitzea, baina ezinezkoa ere ez da. Lixibaeta tontorra denez, zaila ikusten da lotura, baina ziurrenik tontorretik behera ura zegoela garbiketa lanak egiteko. Azkena bitxia da, Lixibako Kristo Santua baseliza, eta lixibarekin loturik badago, herri horren ahozko tradizioan erantzuna aurkitu ahalko da.
Garai batean arropa garbitzearena kanpoko jarduera zen eta horrela, toponimoak sortu ziren, lixiba oinarria dutenak edo, Bogadaoste toponimoan bezala, bokata edo bogada hitza, sinonimoa zena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario