miércoles, 8 de marzo de 2023

Bernabena eta Bernabenea toponimoak

 Bernabena da Aretxabaletako baserri bat. Bernabenea da Segurako etxe bat. Biak dira, beraz, topnimo gipuzkoarrak. Aretxabaletako toponimoaz, XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BERNABENA (prop.), Larrinoko elizatea
Toponimoek bukaera aldean -(r)en + -a dituzte, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian Bernabe antroponimoa dago, eliza kristauaren eraginez hedatutako izena. Antroponimo honen lekuko ugari daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen hasieratik daude eta ziurrenik, lehenago ere erabilia izan zen:

lunes, 6 de marzo de 2023

Txominlarrena toponimoa

 Txominlarrena da Lezamako baserri bat, Bizkaian.
XVIII. mendeko bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Chomin Larrena [N, TO]
Chomin_Larrena (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Chomin_Larrina (la casa de) [tercer partido], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu lituzke, hasierakoa Txomin antroponimo hipokoristikoa genuke, Domingo antroponimotik sortua. Bestea larren hitza da, larrain izenaren aldaera. Normalean, sartaldeko aldaera larrin da, toponimo ugaritan dagoena, Larrinaga, Larrinbe bezalakoetan. Larren ere ezaguna da Bizkai aldean, baina lekukotza oso urrikoa du.
Aipagarria da Txomilantegi toponimoarekin dagoen ezberdintasuna, azken honetan nl > l soiltzea gertatu zen, baina Lezamako toponimoan bi elementuek iraun dute aldatu gabe.

Zarragillenea toponimoa

 Zarragillenea etxearen Errenteriako web-gunean lau lekuko daude, guztiak data berekoak, XIX. mende hasierakoak:

1819     Sarraguillenea           LGV
1819     Sarraguillenea           LGV
1819     Sarraguillenecoa     LGV
1819     Zarrallaguillenea     LGV
Geroztik ez da lekukorik geratu eta litekeena da etxea desagertu zela edo izena aldatu zela.
Oso toponimo antzekoa, edo berdina, Usurbilgo Sarrallagillenea toponimoa da. Lekukoak berdintsuak dira, azkena izan ezik, eta honetan hitza osorik dago, sarrailagile, hain zuzen:
sarrailagile.
(H; -alla- Lar, Añ, H), sarrailgile (SP, Urt Gram 37).
Cerrajero.
Besteetan izena laburtu zen, baina hitza oraindik ezaguna geratzen zen.
Toponimo hau gehitzekoa litzateke oinarrian sarrailagile hitza dutenen artean, Sarralle eta Sarrallero toponimoekin batera.

viernes, 3 de marzo de 2023

Burkailgaiztoa toponimoa

 Burkailgaiztoa da Errenteriako bizkar, hegi bat. Toponimo honen lekukotza urria da, gaur egungo lekukoaz gain, beste lekuko bat dago, 1888. urteko Burcaitz gaistoa.
Beraz, bi dira toponimo honek izan dituen izenak eta ezberdintasuna oinarriari dagokio, batean burkaitz zena, bestean burkail da. Bi hitzak sinonimo dira, burkaitz eta burkail:

burkaitz.
(G, AN-gip-5vill; Lar, Añ (G, AN), Bon, Hb), morkaitz (G-bet), murkaitz (G-to; Lar, Hb, H (V, G)), porkaitz (AN-gip). Ref.: A (burkaitz, morkaitz, murkaitz, porkaitz); Gte Erd 260.
Peñón, risco; precipicio, derrumbadero. "Enriscar, murkaiz gañean ifiñi" Lar. "Morkaitz (AN arc?, G-bet), peña prominente, a diferencia de arkaitz, peña no prominente" A. "Murkaitz (G-to), roca saliente" Ib. "Porkaitz (AN-gip), montaña saliente, precipicio" Ib. "Arri-burkalla, un pedrusco encajado en el terreno. Burkaitza (aundixeagoa)" (comunicación personal). "Burkaitzetan ari dira jostetan (AN-5vill)" Gte Erd 260 (junto a arkaitzetan, atxian, harroketan de otras zonas). v. burkail.
[...]

burkail.
(G-bet, AN-gip) Peñón, risco; derrumbadero, precipicio. "Burkalla, arkaitza (AN-gip). Leku itsusiya, arriyakin eta lezoi-konkorrak (G-bet); arri-burkalla, un pedrusco encajado en el terreno. Burkaitza (aundixeagoa)" (comunicación personal). v. burkaitz.
[...]
Burkaitz izena duten guztietan aldaketa bera gertatu izan balitz adieraz lezake aldaketa bat gertatu zela, burkaitz hitza utzi eta burkail izenaz ordezkatu, baina herri berean daude Burkaitzeta eta Burkaitzilluna toponimoak, aldatu ez direnak. Beraz, dirudienez ez da hitz ordezkapenik gertatu eta beharbada Burkailgaiztoa ez zen izan oso toponimo finkoa eta horrek erraztu du aldaketa.

Bunabil toponimoa

 Bunabil da Errenteriako aurkintza bat. Toponimoak bizitza luzea izan du, lekukoak XVII. mendearen erdialdean hasi ziren eta oso aldaera ezberdinak aurkitu dira:

1654 Buno biribilla
1745 Bunavill
1895 Bunariko-mozpelian
1895 Bunariko-urgurutzia
1909 Bunagilko-gañetik-gora
1909 Bunagillko-lepuan mospeletik
1909 Bunagillko-zubiyan
1934 Munaiko Urkurutza
Egun, ahozko aldaera Munaiill da, Errenteriako udalaren web guneko informazioaren arabera. Lehenengo lekukoan izena azaldurik geratzen da: Buno biribilla, hau da, muino izena eta biribil izenondoa. Bigarrenean egungo aldaera ofiziala dago eta aurreko izena laburturik dago, muna- 'muno' eta *bil, biribil hitzaren oinarria eta hainbat hitzetan dagoena, toponimian Mendibil eta hitz arruntetan gurpil oso ezaguna da. *Bunari aldaeran gerta liteke bigarren elementua *bil ez izatea eta bai -iri atzizkia. Bestela, Bunabil + -ko > *Bunabilko > Bunariko bilakaera ez da zaila azaltzen, lehenik disimilazio bat, b-b > b-d eta ondoren VdV > VrV bilakaera ohikoa Gipuzkoako hainbat eremutan. Azkenik toponimoaren albokoa galdu zen, galera berdintsua mutiko izenean gertatuko zen, hasieran mutilko zelako. 1934. urteko Munaiko aipatutako bilakaeraren ondorengo urrats bat da, Bunariko > Munaiko, b-n > m-n asimilazioa eta bokalarteko dardarkaria galdu da, hau ere nahiko ohikoa da eremu askotan.
Azaltzeko geratzen den azken aldaera *Bunagil litzateke, honen jatorria Bunabil izenean dago eta gertatutako aldaketa bakarra herskari ezpainkarien disimilazioa da, b-b > b-g.
Toponimo honek oso aldaera nabarmenak izan ditu, dirudienez, izena ez da inoiz erabat finkatu eta horrela urteen joanarekin hainbat aldaera sortu dira baina funtsean, kontzeptu bera dago lekuko guztietan, nahiz eta azalean oso ezberdinak izan.

miércoles, 1 de marzo de 2023

Limuri toponimoa

 Limuri da hiru aurkintzaren izena, Hernanin Limuri eta Limurizar daude eta Orendainen, Limuri.
Lekuko zaharrik ez dago baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, oso analisi errazekoak dira, limuri izenondoa delako:

1. (Sal, S ap. A ; Lar, H), limurri, linburi (L, Sal, S ap. A ; SP, Ht VocGr 367, Dv), limur (H), linbur (Lar, H), lumuri (H), lunbur (H).
Resbaladizo. "Lúbrico, resbaladizo" Lar.
Zeren nola negua baita linburi, leun, istilsu eta lohitsu, ezta bidean ibiltzeko on. Ax 200 (V 134). Bide limurietan irristatuko. Lar SAgust 15. Emengo bide limurrietan. Mb OtGai 9, 224. Ez zaitu pekatu malda limurietan behera amilduko. MEIG III 43.
Hitz horrek baditu beste adiera batzuk, toponimo baten egokiak izan daitezkeenak, baina hau erabiliena da eta lekukotza zaharra du.
Aurkeztu den etimologiaren oso antzekoak dira blog honetan aztertutako Bailaban eta Bailabana toponimoak, baina hauetan labain izenenondoa zegoen, limuriren sinonimotzat har daitekeena.
Bitxia da bi toponimo nagusietan limuri izenondoa bakarrik izatea, limuri zena adierazi gabe.

Konfiterobaratza toponimoa

 Konfiterobaratza zen Lasarte-Oriako baratze bat, egun desagertua.
Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago baina izena oso gardena da, bi elementuz osaturik dago, konfitero eta baratza.
Konfitero hitza mailegu gardena da eta lekukotza oso urria eta berankorra du:

konfitero.
konpitero (-tt- G-azp ap. ZestErret ).
Confitero.
Zer konfite ta konfitero! Sor AKaik 130. Zortzi konpitero ta / sei botikariyo. (In MEIG VIII 34).
Gipuzkoan bertan badago toponimo antzeko bat, Konfitegillenea, Donostiakoa. Azken honetan *konfitegile hitza erabili da, hiztegian sartu ez dena baina aipatutako toponimoari esker badakigu bizi zela, XVIII. mendetik, gutxienez.