miércoles, 1 de marzo de 2023

Limuri toponimoa

 Limuri da hiru aurkintzaren izena, Hernanin Limuri eta Limurizar daude eta Orendainen, Limuri.
Lekuko zaharrik ez dago baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, oso analisi errazekoak dira, limuri izenondoa delako:

1. (Sal, S ap. A ; Lar, H), limurri, linburi (L, Sal, S ap. A ; SP, Ht VocGr 367, Dv), limur (H), linbur (Lar, H), lumuri (H), lunbur (H).
Resbaladizo. "Lúbrico, resbaladizo" Lar.
Zeren nola negua baita linburi, leun, istilsu eta lohitsu, ezta bidean ibiltzeko on. Ax 200 (V 134). Bide limurietan irristatuko. Lar SAgust 15. Emengo bide limurrietan. Mb OtGai 9, 224. Ez zaitu pekatu malda limurietan behera amilduko. MEIG III 43.
Hitz horrek baditu beste adiera batzuk, toponimo baten egokiak izan daitezkeenak, baina hau erabiliena da eta lekukotza zaharra du.
Aurkeztu den etimologiaren oso antzekoak dira blog honetan aztertutako Bailaban eta Bailabana toponimoak, baina hauetan labain izenenondoa zegoen, limuriren sinonimotzat har daitekeena.
Bitxia da bi toponimo nagusietan limuri izenondoa bakarrik izatea, limuri zena adierazi gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario