miércoles, 10 de abril de 2024

Urzelategi toponimoa

 Urzelategi da Astigarragako baserri bat. Beste lekuko baten arabera, baserria Urzallategi zen. Web orri horretan argazki bat dago eta bertan baserriaren aurrealdea ikusten da eta hor dago xafla batean baserriaren izena, Urzallategi. Beraz, bi izen daude, ofiziala dena eta baserrian dagoena. Aukera bat behar izanez gero, Urzallategi aldaerak garai bateko ahoskera gordeko zuen eta hori lehenetsiko da. Bestea, gaur egungo aldaera izan daiteke edo toponimoaren berrinterpretazio baten ondorengoa. Hala bazen, Urzallategi izenak analisirako hobea izango da.
Toponimoak bi elementu izan ditzake, lehena urzalla- iluna eta ondoren -tegi atzizkia, oso arrunta etxe izenetan. Hasierakoa urtzaile hitza izan daiteke:

1. (-ille V, G; Urt III 419; -alle Lar, Añ), urtzailla (V), urtzale (L, B), urzale. Ref.: A (urtzailla).
"Fundidor" Lar, A. "Herrero, otro que llaman fundidor" Lar. "Refinador" Ib. "Herrero, el fundidor" Añ. "Fondeur (de cloches, etc.)" Lh. Cf. Lar Cor 71: "El otro acercándose a la fragua con una palanca gruesa y larga de hierro, [...]; llámase urtzallea, fundidor, derretidor".
Oinarriaren azken bokala aldatuko zen, agian bokal asimilazioaren eraginez. Bestela, urtzaile hitzaren eratorpen aldaera ere izan zitekeen, beste hitz askotan gertatzen den bezala, maite > maitatu.
Urtzailerik ez da geratzen burdinolen garaia ere galdu zelako, baina lanbide zahar honen lekuko toponimikorik oraindik bada, Urzelategi toponimoa bezala.

Zakarra izengoitia

 Izen hau behin jaso da Segurako agiri batetik, 1400. urtekoa, 6. or.:

E paresçe que los sobre dichos Martín Miguelles e Johan de Lascano, en nonbre del dicho conçejo, por el dicho poderío, de la una parte, e Johan Miguelles de Murgarigui e Johan d'Onnaty e Johan Martines de Masucari e Miguell de Vergara e Pero Yvanes Çacarra e Pero Garçía d'Elorregui e Johan Peres e Pero Peres, sus fijos,
Hitzak ez du zailtasunik, zakar hitza delako:
zakar.
Tr. Documentado en textos de todos los dialectos. No hay prácticamente ejs. septentrionales de uso adjetivo. En DFrec hay 44 ejs. de zakar, meridionales.
Onom.: Toda la tierra que es de Çacarrola. (1425) Arzam 459.
[...]
Zakar hitzaren eratorri bat zakarro da, Zakarro toponimoan dagoena. Zakarrola toponimoa, aldiz, zailagoa da, oinarrian izan daiteke zakar izenondoa edo zakarro, bietan toponimo bera sortuko zen ola eranstean.
Segurako izengoiti honek zakar hitzaren agerpen data aurreratuko luke, 25 urtetan.

lunes, 8 de abril de 2024

Suinto antroponimoa

Izen hau behin jaso da Segurako agiri batetik, 1400. urtekoa, 6. or.:

... e Pero de Vicunna e Yénego de Aguirre e Sancho Ferrnandes e Johan Sanches, su fijo, e Martín Peres e Sancho, fijos de Suynto e Moxo, e Johan Luçea e Pero d'Estella e Martín Coxcorr e Sancho Lopes de Gorrichategui e Lope Sanches e Johan Sanches, sus fijos, e Sancho Lopes d'Osirançu e Sancho Aguina, vesinos e moradores del dicho valle, estando ajuntados con Johan Peres de Segura, su jurado, que pusieron entre sy çiertas condiçiones.
Suinto hitza bi elementutan bana daiteke, bukaeran -to atzizki txikigarria eta oinarrian suin, suhi izenaren aldaera:
suhi.
Tr. En Lazarraga y los autores vizcaínos encontramos suin.
Etim. De *suni; v. FHV 150.
Onom.: Domicu Suinna. (1200) Arzam 404. Garcia Suya. (1330) Ib. 404.
Aipagarria da Segura aldean suin agertzea, baina azalbide bat baino gehiago daude, izan liteke kanpotik eratorritakoa edo, beharbada, eratorpen aldaeran sudurkaria berreskuratua izan zen. Analisia zuzena bada Segurako hau litzateke suhi hitzaren lehenengoetariko lekukoa.

Izaiarenea toponimoa

 Donostiako etxe izen hau behin bakarrik aurkitu dugu, XVIII. mendearen bukaerako lekuko zahar bat dago, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Yzayarenea.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bukaeran -(r)en eta artikulua eta oinarrian, interesgarria da toponimian ohikoa ez delako, itzain hitza, itzai aldaera erabiliz, erdialdeko euskalkietan izan ohi dena.
Garai batean itzain hitza arrunta izango zen, idiak erabiliak ziren zamak garraitzeko, beste zereginen artean. Donostiako toponimoak ideia hori berretsiko luke, aspaldiko garaietako lanbide izenak toponimiara heldu zirelako: Auspagingoa toponimoan hauspo egileak, hauspoginak; Kapagindegi toponimoan, kapaginak, beste askoren artean.

viernes, 5 de abril de 2024

Panpalona toponimoa

Panpalona da Errenteriako baserri bat. Lekukoak XVIII. mendean hasten dira eta ugariak diren arren, guztiak berdinak dira, bat izan ezik:

1762     Pampalona
1794     Pampalona
1808     Pampalona
Horrela zerrenda luza daiteke XXI. mendearen arte, Panpalonea, 1819. urteko lekukoa, salbuespen bakarra dela.
Toponimoak oso analisi erraza du, oso nabarmena da Iruñeko hiriaren erdal izenarekin duen antza. Izan ere, Panpalona eta Pamplona izenen arteko lotura aski argia da, biak erromantzezkoak, baina azkena nagusi bihurtu zen, eta bestea galdua da aspalditik. Panpalona izenaren historiaz azterketa luzea dago Jimeno Jurioren Estudios sobre toponimia navarra liburuko 178-179. orrialdeetan:

Beraz, litekeena da okzitanierazko hiztunek aldaera hori erabiltzea eta horrelako toponimo batek adierazten du garai batean hizkuntza hori ez zutela ezezaguna eta etxeari ezagutzen zuten izena jarri zioten. Aspaldian gertatu zen, Errenteriako toponimoa paperetan agertzen hasi zenerako, Panpalona izena galdua zen, aztarren bakarra Erdi Aroko agiri zaharretan geratzen zelako.

Gurbista toponimoa

 Amurrioko udalerriko toponimo hau XX. mendeko bi toponimo eratorriren bitartez ezaguna da. Berriena José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala liburuan dago, 115. or.:

VI - Barrio Gurbista
Orrialde berean, toponimo eratorri bat dago:
8.—Gurbistagoiti
XX. mendearen erdialdeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
GURBISTA, barrio de Lezama.
Toponimoa deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta inguruko oso lekuko hurbila dago, 1511. urtekoa:

Horrek toponimoarekin lotura egiten du eta lekuko oso goiztiarra ematen, XVI. mende hasieran. Beraz, toponimoa izan da azken bost mendeetan aldatu gabe.
Toponimoa ez da guztiz argia, oinarrian gurbitz landare izena dago, zalantza handirik gabe, Gurbistia toponimoan bezala. Baina Gurbistaren hurrengoa zailagoa da, beharbada bukaeran aldaketa bat gertatu da, sagasti hitzari edo Sagasta toponimoari gertatutakoaren antzekoa. Azken bi hitz hauetan sagar + -tza + -eta eta sagar + -tza + -di analisiak egin daitezke eta Arabako toponimoa ez da berdina baina hemen aurkeztuko den etimologia arabera, antz handikoa bai. Oinarrian gurbitz bada, ondoren -tza eta -eta atzizkiak izango ziren: gurbitz + -tza + -eta. Ondoren toponimoa laburtu zen, Gurbista sortuz.

martes, 2 de abril de 2024

Txurioena eta Txurionea toponimoak

Txurioena da Bizkaiko toponimo bat, Berrizko baserri bat. Txurionea, aldiz, Gipuzkoako toponimo bat izango zen, egun bi toponimo eratorritan irauten du, biak baserriak: Txurioneaberri eta Txurioneazar.
Toponimo hauetatik ez da lekuko zaharrik eskuratu baina guztien egitura oso argia da eta, beraz, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, hemen jarriko den etimologia ongi egokitzen zaie artertutako toponimoei.
Txurioena eta Txurionea toponimoetako bukaeretan, ezberdinak badira ere, elementu berberak daude, -(r)en eta -a, artikulua. Oinarrikoa antroponimo bat da, Txurio, hain zuzen. Erdi Aroan erabili izan zen baina ondorengo mendeetan galdu zen eta egun, toponimo batzuetan baino ez da bizi, Txuriokorta toponimoan bezala.