viernes, 20 de mayo de 2022

Zakarrola toponimoa

 Zakarrola da aurkintza bat, Auritz eta Garralda herrietan dagoena. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Zakarrola toponimoaren lekukotza luzea dago, XIII. mendetik hasirik. Lekuko zaharrenak hauek dira:

çaquarrola (1253)
çaquarrola (1557)
cacarrola (1695)
Mende batzuk geroago, Zakarloa aldaera agertzen hasi zen, egunera arte iraun duena:
cacarloa (1708)
zacarloa (1798)
Zakarloa (2019)
Ahozko lekukotzan, bi aldaerak daude:
zakarlóa (1992-1999) [NA.TM]
zakarróla (1992-1999) [NA.TM]
Aztertzeko izena Zakarrola da, bi elementuz osatutakoa da, azkena ola ezaguna da eta hasierakoa zakarro izenondoa izan daiteke, Zakarro toponimoan dagoena. Baina zakar hutsa ere izan liteke: zakar + ola > Zakarrola.
Oinarria zakar ala zakarro izan, ezberdintasunik ez zen agertuko sortutako toponimoan. Zakarro esaterako, oso egokia litzateke:
[...]
4. Tosco, brutal. Cf. VocNav s.v. zacarro.
Azketsidazu nire garbitasun au: aldi auetako gorputzalakeri zakarroan, ordea, garbitasunak berak keriari barkapena eskatu ta oiñetan aozpeztu bear zaio. Amez Hamlet 118.
Zakarro hitza zakar ezagunagotik sortua da. Beste eratorri bat txakar izenondoa da, z- > tx- bilakaeraz sortua. Txakarrenea eta Txakartegi toponimoetan txakar dago.
Beraz, zakar hitzetik zakarro zein txakar sortu ziren eta biak toponimo sortzaile ere izan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario