Zakarro Donostiako aurkintza bat da.
Lekuko zaharragoak, XIX. mendekoak, Donostiako toponimia izeneko lanean daude:
ZAKARRO: Zacarro (1832, paraje, D.U.A.-C-5-II-1716-5), Zacarro (1835, D.U.A.-C-5-II-1715-8); Zakarro, Xakarro (1989, D.U.T.B.). 64-11-3, MM. A-3.Toponimoak ez du aldaerarik, Xakarro izan ezik, eta beraz, Zakarro da aztertzeko izen bakarra. Zakarro hitza bada, eta toponimoan izenondoa dena egokia izan daiteke:
[...]Hitza egokia izan daiteke pertsona baten izenondoa izateko eta ondoren, bere lurrak aipatzeko. Baina beste aukera bat da, zakarro hitza lurra bera izendatzea. Lekuaren ezaugarri nabarmena izan zitekeen desatsegina izatea, aldapan zegoelako eta harriz beterik zegoelako. Beharbada inguru horretako jendeak jakin lezake izenaren arrazoia.
4. Tosco, brutal. Cf. VocNav s.v. zacarro.
Azketsidazu nire garbitasun au: aldi auetako gorputzalakeri zakarroan, ordea, garbitasunak berak keriari barkapena eskatu ta oiñetan aozpeztu bear zaio. Amez Hamlet 118.
Zakarro hitza zakar ezagunagotik sortua da. Beste eratorri bat txakar izenondoa da, z- > tx- bilakaeraz sortua. Txakarrenea eta Txakartegi toponimoetan txakar dago.
Zakarro aldiz, bestelakoa da. Dirudienez, azken bokala gaztelaniazko -o gizonezko generokoa da, euskaraz gutxitan erabilia izan da baina ale batzuk badira, Apalo antroponimoa bezala, apal + -o dena eta Apaloberro toponimoaren oinarria dena.
Beraz, garai batean zakarro sortuko zen eta honek lortu du mendeetan irautea, gaur egun arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario