2026(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Urdaineta toponimoa

 Urdaineta da Aulestiko belardi bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenean izen ezberdina agertzen da, Urgaineta (1986). Ondokoetan, dena den, Urdaineta agertzen da eta hori izango da aztertzeko izena. Hala ere, lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke etimologia fidagarriagoa izateko.
Toponimoan bi elementu izango genituzke, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian aspaldiko izen bat, urdain 'txerrizain', toponimian behin baino gehiagotan ikusia, Urdanzelaieta toponimoa lekuko.
Gipuzkoan toponimo ezagun bat dago Urdaneta, oso antzekoa. Hala ere, Mitxelenak adierazi bezala, -eta atzizkiarekin osatutako toponimoetan ez da eratorpen aldaera agertzen, kasu honetan urdan-, baizik eta izan osoa. Horregatik beste analisi bat proposatu genuen, itxuraz nahasiagoa, baina zuzena, gure iritziz. Aulestiko toponimoan arazo hori ez dago eta beraz, urdain + -eta egitura hobestekoa da.

2026(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Maratsaga toponimoa

 Maratsaga da Ataungo toponimo bat, bi toponimo eratorri ditu:

Maratsaga
Maatxaa: = Año 1810 “Marasaga”heredad de Aldakio.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Arizaindieta
    Erreferentzia: 03. karp. 412. zk. 1217 erreg.

Maratsagagañeko zeharra

Maatxaa gañeko zearra: = la falda de la cima de Marasaga.
    Izaera: zeharra
    Kokalekua: Arizaindieta
    Erreferentzia: 03. karp. 414. zk. 1219 erreg.

Maratsagañeko soroa
Maatxaa gañeko soroa: = la heredad de la cima de Marasaga.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Arizaindieta
    Erreferentzia: 03. karp. 407. zk. 1212 erreg.
Lekuko zaharrena egungoa bezalakoa da, Marasaga (1810). Toponimotik ezagutzen den lehenengoa -aga atzizkia da, oso ohikoa toponimian, beraz, hasierakoa geratzen da eta hitz antzekoena mahats da. Izen honek marats aldaera badu, Gipuzkoako eremu batean ezaguna; beraz, litekeena da aldaera honen lekuko toponimikoa izatea Maratsaga toponimoa.

Martagaztiñadi eta Martagaztiñari toponimoak

 Martagaztiñadi da Ataungo toponimo bat:

Martagaztiñadi
Marta gaztinadi: (= castañal de Marto). 1758 “castañal llamado Marto gaztanadi”. 1789 “castaños en “Marto”. En el siglo XVII perteneció a Marto o Bartolome Aramburu de Arbeldi.
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Santiturri
    Erreferentzia: 20. karp. 001. zk. 7871 erreg.
 Martagaztinariko errekea da Ataungo beste toponimo bat, aurrekotik sortua:
Martagaztiñariko errekea
Lomardabi erreka o Martagaztinariko errekea: (= regata de Lomardabide). (=la regata del castañal de Marta).
    Izaera: erreka
    Kokalekua: Saratxamendi
    Erreferentzia: 21. karp. 313. zk. 8538 erreg.

Blog honetan beste toponimo oso antzeko bat dago, Martogaztañeta, Zeanurikoa. Azken honetarako eman zen azalbidean Marto antroponimoa zegoen, Marta ezagunaren gizonezko aldaera. Baina Ataungo toponimoaren lekuko zaharrenetan Marto zen Bartolomeren aldaera, biltzailearen arabera. Marto 
eta Martogana toponimoen sarreran XVI. mendeko Marto antroponimoaren lekuko ugari daude, baina bere jatorriari buruzko zalantza geratzen da.

2026(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Manueltxo toponimoak

 Manueltxo da Ataungo bi toponimoren oinarria:

Manueltxobarruti
Manueltxo barruti: (= cercado de pequeño Manuel). A la entrada del siglo XX era de Manueltxo de Etxetxo berri.
    Izaera: barrutia
    Kokalekua: Santiturri
    Erreferentzia: 20. karp. 144. zk. 8029 erreg.

Manueltxogaztiñari
Manueltxo gaztinari: (= castañal de pequeño Manuel). En el siglo XIX fue propiedad de Manueltxo de Etxetxo berri.
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Arribaso
    Erreferentzia: 19. karp. 061. zk. 7758 erreg.
Toponimoen biltzaileak adierazten duenez, bi toponimoak gizon beraren jabetzak ziren, Manueltxo de Etxetxo berri. Manueltxo antroponimo hipokoristikoan Manuel antroponimoa dago eta -txo atzizkiak txikigarritasuna ematen dio. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ere agertzen da, 217. or.:
Manueltxo (Manuel): Mánweltxò (Lei.), Manueltxo (Garoa, 31. or.).

Balentiena eta Balentinenea toponimoak

 Balentiena da Bermeoko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira eta bi aldaera nagusi daude, Balentiñene eta Balentene.
Balentinenea zen Errenteriako etxe bat, lekuko bakar batez ezaguna, XVIII. mende hasierakoa:

1713     Valentinenea
Bi toponimo ditugu, bata Bizkaikoa eta beste Gipuzkoakoa, elementu berberez osatuak, baina zenbait ezberdintasun dituzte. Bermeoko egungo izenean sudurkari disimilazioa gertatua da, bi sudurkari zeuden eta bat galdu da. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan ere bada, Alamena toponimoan bezala.
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian Balentin antroponimoa, euskal lurretan aspaldiko erabilera izan duena. Araban antroponimo berarekin sortutako toponimo bat dago, baian hau erdarazkoa da, Peñavalentín toponimoa.

2026(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Peñavalentín toponimoa

 Peñavalentin da Zuiako aurkintza bat. Lekukoek ez dute zahartasunik eta hori oztopo larria da toponimoaren sorrera data ezagutzeko, baina toponimoa gardena da, bi elementuz osaturik baitago, peña 'haitz' izen arrunta eta Valentín antroponimoa. Toponimoa erromantzezkoa da eta horregatik interesgarria litzateke noizkoa den. Valentín antroponimoa aspalditik erabilia izan da eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak erraz aurkitzen dira, gehienak Arabakoak:

Unsalasoro toponimoa

 Andoaingo toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Andoaingo toponimia liburuan aurkitua, 197. or.:

Toponimoan bi elementu daude, bukaeran soro hitz ezaguna, baina oinarrian zalantza dago, irakurketa zuzena bada *Unsala antroponimoa genuke, lekuko gabea eta Untzalu antroponimoaren emakumezko aldaera. Blog honetan badira Untzalu antroponimoaren sortutako toponimoak, Untzalea bezala, bat aipatzearren.
Bi aukera daude, toponimo zuzen jasorik badago, *Unsala antroponimoa dago edo -o > -a bilakaera gertatu zen, hau ez da ohikoa antroponimoekin, baina lekukoren bat bada, Beraskaburu toponimoa bezala. Bestela, irakurketa txarra egin bazen, jatorrizko toponimoa *Unsalusoro izan liteke. Oraingoz, beste datu gehiago eskura ez badaude, izan liteke *Unsala antroponimo emakumezkoa edo Untzaluren beste lekuko toponimiko bat. Beraz, zalantza askorekin, susma liteke *Unsala antroponimoa ere izan zela.