Oiartzungo toponimoen artean bada Otsandola izenekoa.
Beste iturri bat, Oiartzungo toponimia liburukoa, 259. or.:
"Otsandola. Parajea, tontorra.
Errenga inguruko bigarren mailako tontorra. Egia esan Otsandola eremu osoa da, tontorrari Gainzabal deitzen zaio.
Toponimo erlazionatuak: Otsandolako urgurtzea, Otsandolaerreka, Otsandolako mintegia".
Egungo lekukoez gain, badira aspaldiko lekukoak, XVI. mende hasierakoak, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburukoak: Osandola, 30. agiria, 1512. urtea; Osandola, 38. agiria, 1514 eta Osandola, 60. agiria, 1514.
Garai hartan saroia zen, baina, funtsean, toponimo bera litzateke, aspaldian zeukan funtzioa galdu eta gero saroia zegoeneko lekua izendatzera aldatu zen.
Toponimo honen etimologiak ez du zailtasun berezirik, ezaguna da Erdi Aroko Otsando antroponimoa bazela eta azken zatia ola litzateke, oso hitz ugaria euskal toponimian.
Otsando antroponimoaz Mitxelenaren Apellidos vascos:
"510. — Otxanda fem. de Otxoa: Doxandabaratz (Usandevaras, Usandivaraz), Ochandategui, Oxandaberro. El suf. -(a)nda es el mismo de oillanda «polla», de oillo. Una forma masc. en -o, debida sin duda a influencia románica, en Ochando: Oggando de Villa Porchera (CSM 174, 1055), etc."
Badirudi, Mitxelenaren arabera, bilakaera litzateke: Otxoa > Otxanda > Otxando. Hori zalantzazkoa da, gerta liteke garai batean uste izatea Otxoa-ren emakumezko aldaera Otxanda zela, eta horrela erabili, baina bilakaera ere izan zitekeen Otxoa > Otxando > Otxanda, jakinik Otxando-ren lekukoak oso zaharrak direla eta Donemiliaga Kukulako agirietan badela, baita ere Leire eta Iratxeko testuetan. Beharbada mereziko luke azterketa sakonago bat, baina kronologia erabiliz badirudi Otxando zaharragoa dela.
Aipatzekoa litzateke lekuko zaharretan <s> dugula, ziurrenik egungo <ts> islatu nahian, eta horrek arazo bat azaleratzen du, jakina baita Otxoa antroponimoaren jatorria otsoa, animalia izena dela. Lekuko gehienetan Otxoa dago, baina Otsandola bezalako toponimoek erakusten dute antroponimoa Otsando bazela; beraz, litekeena hasieran antroponimoa Otsoa izatea, eta bere eratorriek afrikatua gordetzea, baina laster Otxoa bihurtu zen, eta hala islatzen da garaiko grafian. Bide batez, Otsandola bezalako toponimoetan oinarria Otsando da, baina pertsona izen honen lekuko gehienetan Otxando aldaera bada.
Beste baterako geratuko da lekuko zaharren azterketa konprobatzeko hemen proposatutakoa, hau da, hasierako izena Otsoa zela eta gero Otxoa orokortu zela.
martes, 7 de agosto de 2018
Otxoamendiko buarra toponimoa
Aguraingo agiri zaharren artean bada bat, bi toponimo aipatzen dituena, Otxoamendi eta Otxoamendiko buarra. Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo III (1451-1500) liburuko 89. agiria, 1488. urtekoan bi toponimoak agertzen dira, Ochoa Mendicobuarra, 278. orrialdean eta hurrengoan Ochoamendi. Toponimoak Agurain eta Alaitza inguruan izan ziren eta dirudienez, biak galduak dira.
Analisia egiteko orduan, biak aski errazak dira, Otxoa antroponimoa, mendi izena eta buar 'bular' izena. Otsoa animalia izan balitz, *Otsomendi edo izango zen. Beraz, beste toponimo bat Otxoa antroponimoa duena. Baina bada toponimo eratorrian izen bat, buar, nahiko interesgarria. Azalpena, Mitxelenaren "Sobre la lengua vasca en Álava durante la Edad Media", Palabras y textos liburuan, 172-173. or.:
"Con todo, los topónimos no son tan estériles como podrían parecer, al menos si son tratados con algún atrevimiento, no exento de riesgos. En efecto, no solamente nos permiten establecer, aunque de manera bastante grosera, distintas áreas (cf. solo / soro, por ejemplo) en variantes de una misma forma: así buar en Iturbuar, 8615, Alegría, 1737, Iturbuarra, 8616, Musitu, en 1732, documentan indirectamente un buar «pecho», forma que se espera encontrar en zonas donde se dice berar «hierba» (cf. 12893 Ocallaberar, Maeztu, 1762), erur «nieve» o sus continuadores, en vez del general bul(h)ar, que va desde el oeste de Vizcaya hasta Roncal y Soule. Cf., aquí mismo, 5894 s. Eribabular(ra), en Eribe, 1719 y 1839".
Otxoamendiko buarra toponimoa 1488. urtekoa da, hau da, Mitxelenak aipatzen dituenak baino 200 urte zaharragoa, Erdi Arokoa. Beste aldetik, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, bular hitzaren lehenengo aipua Leizarragarena da, beraz, Aguraingo toponimo hau litzateke bular izenaren lehenengo lekukoa, Leizarraga baino ia mende bat lehenago.

miércoles, 1 de agosto de 2018
Otxoasagastia toponimoa
Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Erdi Aroko testu batean agertua, Archivo Municipal de Zestoa (1338-1520) liburuan, 1479. urtean, 36. agiria, 142. or.:
"... en el manzanal de Martín de Zubiaurre e su sobrino, dicho Ochoasagastia...".
Dirudienez, Otxoasagastia Zestoa aldean izango zen, baina badirudi gure egunetaraino ez dela heldu.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, Otxoa antroponimoa eta sagasti izena, -a artikulua ahaztu gabe. Blog honetan ere sagasti izena duen toponimoa aztertua izan zen, Apalasagasti toponimoa.
Lekuko bakar honek badu alde interesgarria, han adierazten delako toponimoa sagasti ("manzanal") bat zela. Beraz, toponimoa sortu zenetik bildu zenera arte sagastia izan zen, urteak, hamarkadak edo mendeak igaro arren. Beharbada, toponimoaren galera etorri zen lur horrek zeukan funtzioa, sagastiarena, galdu zuelako. Dena den, hori irudikapen hutsa baino ez da, baina toponimo honetan izena eta izana elkarrekin loturik ibili ziren garai batean, agian mendeetan.

Otsoetxe toponimoa
Otsoetxe Urdulizko toponimoa da. Lekuko zaharrenak, XVII. eta XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Vizcaya de los siglos XVII y XVIII liburutik hartuak dira, eta bi aldaera erakusten dituzte, zaharrena Otxoaetxe, hurrengo mendeko lekukoetan Otxoetxea eta Otxoetxe:
"Ochoaeche [N, TO]
Ochoaeche (la media casa de), Urduliz, a.1641, FogVizcayaMs.
Ochoechea [N, TO]
Ochoechea (la caseria de), Vrduliz, a.1745, FogVizcayaMs.
Ochoeche (la casa de), Urduliz, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs".
Zalantza gutxi geratzen bazen lekuko zaharrenak uxatzen ditu, oinarrian antroponimoa dagoela, Otxoa, eta ez animalia izena, otsoa.
Beraz, toponimo honetan egitura ezaguna bada, oinarria antroponimoa dela, kasu honetan Otxoa. Bigarren elementua ez da hain ohikoa antroponimoekin, hala ere PI + etxe egitura duten toponimoak ez dira oso bakarrak, cf. Jakobetxe, blog honetan.

martes, 24 de julio de 2018
Liketi toponimoa
Zallako toponimo honen informazioa eta baita analisi etimologiko bat Fernando Fernández Palaciosen tesitik hartua izan da, izenburua Lengua e historia del Asón al Cadagua: (épocas prerromana y romana). Hemen Liketi-ri buruzko berak idatzitakoa:
"940. Liqueti (Zalla)
IGC 61.
Michelena, Apellidos: 152 señalaba que en nombres propios medievales de la zona castellano-vasca -ti es terminación bastante frecuente (Dolquiti, Jaunti, Nequeti), teniendo en concreto Dolquiti toda la apariencia de ser de origen latino, en relación con el cognomen tardío Dulcitius (2907). El nuestro es igualmente relacionable con Licinius, cf. Leciñana, con la terminación -ti y disimilación vocálica. En Baños de Montemayor (Cáceres) se documenta Lik(inius), cf. Abascal: 173b. Ptolomeo 2, 5, 8 tiene el NL Likiniana. [...]
———————
2907 M. Á. Líbano Zumalacárregui, «Onomástica e historia», en Cátedra Cantabria 1995: 102b incluía Dulquito entre los nombres de pila de tradición greco-latina y cristiana que eran frecuentes en la Edad media en Álava, Guipúzcoa y Vizcaya".
Honaino bere azterketa, labur jarrita, Licinius latin jatorriko izena litzateke Liketi toponimoaren sorburua. Baina oztopo nabarmena dago, azken silabaren /t/ horzkaria, Licinius-en ez dagoena. Horrek eskatzen du, ziurrenik, beste azalpen bat, hau ere antroponimikoa, Niketi pertsona izena. Hau ere latin jatorrikoa da, Nicetus, eta Erdi Aroan euskal inguruetan ezaguna izan zen. Aldaketa bakarra hasierako fonemarena litzateke, n- > l-, baina hau ez da ezohikoa euskal hitzetan, cf. lapur > napur, eta beste zenbait hitz. Beraz, Erdi Aroko Niketi antroponimoa Liketi toponimo bihurtu zen, aspaldiko mende haietan. Beste aukera bat, Nicetus latinaren ondorengo zuzena izatea, eta horrek duela bi mila urtera eramango gintuzke, baina Erdi Aroko Niketi-ren ugaritasuna data berriagoaren alde izango litzateke.

Gendul toponimoa
Arradako (N) toponimo zaharra. Behin baino ez da agertu, Archivo General de Navarra (1253-1270). Tomo II. Comptos y Cartularios Reales liburuko 44. agiria, 1260. urtean:
"Sepan quantos esta carta veran et odran que nos, don Gil, sennor de Rada, et mia muller Maria de Leet damos l’agua a uos noble sennor don Tibalt, [...] la qual agua va por nuestro termino del rigo que uos abriestes por Gendul ata el bocal de Soto de juso, et va pora las ruedas del sennor rey que son cabo de Caparroso."
Blog honetako beste toponimo ugari bezala, antroponimo batez osatutako toponimoa da, atzizkirik edo beste elementurik gehitu gabe, cf. Kimera, Bonatxo edo Terenti bezala.
Antroponimoa Geldul litzateke, Erdi Aroan ezaguna euskal lurretan eta ingurukoetan. Mitxelenaren “Nombres vascos de persona” laneko sarrera:
"Genduli, Gendule Centol, Céntulo: «CENTULLUS, nom fort commun dans la région gasconne, où il a donné très régulièrement Centod (quelquefois Centul, Centulh) est devenu en basque Gendul (plus rarement Gentul)» (Luch). A los ejemplos navarros por él citados (Guendule, Guenduleiz, Guenduliz, Gentuliz) puede añadirse, por ejemplo, Kendulli Cardeña VII, año 964, casal de Gendulli CSM 48, año 952. Como ya vio Luch., de aquí procede el nombre de Guendulain, población navarra".
Besterik ez da gaineratu behar, Gendul antroponimoa nahiko ezaguna zen Nafarroan eta han ere toponimoa sortu zuen, eta han zegoen XIII. mende erdialdean.

jueves, 19 de julio de 2018
Torremuña toponimoa
Torremuña Errioxako herrixka da, Ajamil de Cameros udalerrikoa.
Erdi Aroko lekukoak badira, Colección Documental de Santa María la Real de Nájera. Tomo I (siglos X-XIV) liburuan badira bi lekuko zahar, biak XI. mendekoak:
Tor de Amunia, 7. agiria, 1044. urtekoa.
Tor de Amunna, 14. agiria, 1054. urte ingurukoa.
Toponimoa, argi geratzen den bezala, ez da euskaraz sortua, erromantzez baizik. Hala ere, interesa badu, euskal jatorrizko antroponimo bat erabilia izan zen toponimo hau egiteko, Amuna, hain zuzen. Amuña toponimoaren sarreran ikusi den bezala, Errioxako lekuko zaharrenetan Amunna ageri da, eta ahoskera hori islatu zen Torremuña toponimoan, antroponimoa aspaldi galdu ondoren. Beste aldetik, toponimoaren hasierako elementua tor 'dorre' da.
Laburbilduz, Errioxako toponimo erdalduna, barruan euskal antroponimo zahar bat duena, Errioxako lurretan ezaguna izan zena duela milurtea eta toponimo honetan geratu da, Amuna izena duela mende asko galdu ondoren.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)