miércoles, 29 de marzo de 2023

Burkalla toponimoa

 Burkalla da Errenteriako toponimo bat, lekuko bakarra dago:

1990     Burkalla haitza
Toponimoan, artikuluaz gain, burkail izena dago:
burkail.
(G-bet, AN-gip) Peñón, risco; derrumbadero, precipicio. "Burkalla, arkaitza (AN-gip). Leku itsusiya, arriyakin eta lezoi-konkorrak (G-bet); arri-burkalla, un pedrusco encajado en el terreno. Burkaitza (aundixeagoa)" (comunicación personal). v. burkaitz.
Jesus ill da: oraiñ burkaillak igo-bireztu dira; oraiñ zenternak zelaitu, oraiñ lakatzak leundu. Iñarra Ezale 1897, 123b. Laxterrago ta txoroago etortzen zan irrintzi alaiak egiñik, mendi ta burkallak erantzunaz. EEs 1925, 251. Ez zuten berreun pausorik emango, ur-soiñu aundi bat nabaritu zutenean, burkaill-gaiñetik beera amilduko balitz bezelakoa. "De algunos grandes y levantados riscos". Berron Kijote 215.
Dirudienez, hitz hori ohikoa da hango euskaran, herri berean dago Burkailgaiztoa toponimoa, XIX. mendean Burcaitz gaistoa zena. Horrek erakusten du burkail hitzak duen bizitasuna Errenterian.

Miura toponimoa

 Miura da Lezoko baserri bat eta auzo bat Oiartzunen. XX. mendeko toponimo hauen lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MIURA (MIYURA) (prop.), Lezo
MIURA (col.), Ergoyen ballara, Oiartzun
Lehenagokoak dira Dokuklik web-gunean lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendetik jaso dira:

Toponimoak ez du zailtasunik, elementu bakar batez osaturik delako, mihura izena, hain zuzen. Mihura hitzaz, badago aipu interesgarri bat Orotariko Euskal Hiztegian:
mihura.
[...]
Tr. Duvoisin es el único que emplea mihura; en los demás autores septentrionales hay mihula (cf. además minhauri en EGAlm). Al Sur migura es la forma general; hay miru en Zaitegi y mingurik (partitivo) en Munita.
Dirudienez, Hegoaldeko miguraren belarea izan daiteke hasperen zaharraren ondorengoa. Baina belare hori ez da agertzen toponimoen lekukoetan ez zaharretan ezta berrietan ere.
Beste aldetik, 1570. urteko Miura litzateke hitz honen lekuko zaharrena, Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehena 1650. ingurukoa da, 80 urte gerokoa.

lunes, 27 de marzo de 2023

Baztela toponimoa

Baztela da Oiartzungo toponimoa, hainbat leku izendatzeko, aurkintza bat da, ur-jauzi bat eta erreka bat. Oiartzungo toponimia liburuan informazio gehiago dago, 101. or.:

Baztela. Parajea.
Uzpurutik hurbil Baztelaerreka, Baztelako urjauzia, Baztelagainko eta Baztelapagoeta aurkitzen dira.
Zoritxarrez, ez dago lekuko zaharrik eta hori oztopo nabarmena da. Hala ere, toponimo honen etimologia bat aurkeztuko dugu, aldaketa handi baten beharra badu ere.
Aipatutako libururan badago oso toponimo antzeko bat, Bastida, orrialde berean aztertua:
Bastida. Baserria.
Errenteriako mugatik hurbil kokatua, XVI. Mendeaz geroztik dokumentatzen da. Pastida, Bastida edo Paxtire ahoskatzen da. Toponimo eratorriak: Bastidaerreka, Bastidaiturri.
Antza oso handia dago bi izenen artean, Baztela eta Bastida izenek fonema kopuru bera dute, egitura silabikoa ere eta horrek galdera bat sortarazten du, antza nola azaldu? Sarrera honen arabera Baztela lehen ezberdina zen eta aldatu zen, agian toponimo honen eraginez. Hasieran toponimoa *Balezta izan zitekeen eta beharbada Bastidaren eraginez metatesi bat gertatu zen: l-zt > zt-l. Oso bilakaera bitxia da baina horrela izena erabat argiturik geratuko zen, beste ezer gehiagoren beharrik gabe.
Toponimoa *Balezta bazen, balezta hitza erabat egokituko zen; hala ere, izendapenaren arrazoia iluna da.

Derandain toponimoa

 Derandain da Zornotzako auzo baten izena.
Lekuko zaharragoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Derandai [N, TO]
Derandai_de_Yuso (la caseria de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Derandain_de_Auajo(la cassa de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1796, FogVizcayaMs.
Derandain_de_Arriua(la cassa de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1796, FogVizcayaMs.
Derandain_de_Suso(la caseria de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Deranday_de_Abajo(la casa de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1704, FogVizcayaMs.
Deranday_de_Suso(la casa de) [Dudea (cofradia de)], Amorebieta, a.1704, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrenak XV. mende erdialdekoak dira, Durangoko agiri zaharrak biltzen dituzten liburuetan daude. Horrela, lehenengoa Colección Documental del Archivo Municipal de Durango. Tomo I liburuko 9. agirian, 1443. urtean Estiualis de Derendayn izenekoa dago.
Ondoren, Colección Documental del Archivo Municipal de Durango. Pleitos. Tomo IV liburuko 1. agirian 1453. urtean Pero Peres de Derendayn dago.
Bildutako azken lekukoak Colección Documental del Archivo Municipal de Durango. Tomo II liburuan daude, 61. agirian 1483. urtean Estibalis de Derendayn eta, azkenik, 68. agirian 1487. urtean Marina de Derendayn.
Bildutako lekuko hauetan ikusten da bokaletan aldaketarik ez dagoela, baina geroagokoetan bai, hala, Bizkaiko fogerazioetan, XVIII. mendean aldaera bakarra Derandain da, zenbait lekukotan azkeneko -n ez da ageri, baina lehenagoko, geroagoko eta egungo ahoskerak argi uzten du sudurkaria egon, bazegoela.
Lehenengo lekukoetan Derendain dena, gerora Derandain bihurtua ageri da, eta horrela finkatu da. Derendain > Derandain aldaketan bokal asimilazioa gertatu da: e-e-a > e-a-a.
Toponimo honen aldaerak azaldu ondoren, etimologiari txanda heldu zaio. Berehala nabarmena da Gerendiain-en lehenengo lekukoekin duen antzekotasun nabarmena, Derendiain eta Derendain-en arteko diferentzia bakarra lehenengo /i/ da, eta hori azaltzeko zenbait bilakaera aurkez daitezke, -iai- bokal multzoa desegitea, adibidez. Edo bestela, gerta liteke toponimoa sortu zenean /i/ gabekoa izatea.
Edonola ere, Derandain eta Gerendiain-en arteko antzekotasuna azaldu beharra dago. Barruan egitura eta osagai berberak daudela argi dago, baina biak sortuak dira, bakoitza bere aldetik ala baten batek izena jaso al du? Hala izatekotan, Nafarroakoren bat sorburu izan liteke, ondoren nola edo hala Bizkaira eramana. Agian hori gertatuko zen Derendiain > Gerendiain bilakaera gertatu baino lehenago, baina hori ere ez da nahitanahiezkoa. Nafarroaren sorburuaren alde mintzo da -ain atzizkiz osaturiko toponimo multzo handia; Bizkaian, aldiz, -ain bukaerako toponimo kopuru oso txikia da, eta maiz jatorri ilunekoak dira. Formaren aldetik, harrigarria da, Gerendiain herri izenen kekukoetan aldaera ugari izan arren, ez da bakar bat aurkitu Derendain toponimoak ez duen /i/ bokalik gabe: Derendiain, Drendiain, Grendiain, Herendiain, Gerendian... Baina hori ere ez litzateke oztopo iraganezina.
Beraz, Derandain-en jatorria Gerendiain toponimoetarako proposatu den bera da, baina ezin ziur izan Derandain toponimoa Zornotzan sortu zen edo Nafarroatik izena ekarria zenik. Beraz, jatorrira itzuliz, toponimoaren oinarrian Terentius antroponimo latina litzateke, eta ondoren -ain atzkia erantsi zaio eta latineko *Terentiani euskaraz egokitu da Derandain sortuz.
Ez dira euskal toponimian Derandain eta Gerendiain aipatutako antroponimoa oinarria duten bakarrak, besteren bat badago, Mosterente toponimoa bezala.

viernes, 24 de marzo de 2023

Niguaran toponimoa

 Niguaran da Zanbranako erreka-zuloa, sakana.
Hiru lekuko gehiago daude Montaña alavesa. Comunidades y pastos liburuan, 98. orrialdean el termino de INIGOARAN. Hurrengoa, 118. orrialdean término de NIGOARAN. Azkena, 119. orrialdean: barranco de NIGUARAN.
Lekuko hauek zuzenak badira, toponimoaren hiru egoera ezberdinetan jasoak dira, lehenengoa osoena litzateke, Inigoaran. Hurrengoan aferesia gertatu da eta, beraz, Nigoaran da. Azkenik, oa > ua bokal disimilazioa gertatu da, fenomeno ongi ezaguna.
Inigoaran zaharrena eta osoena bada, analizatzeko aldaera litzateke. Bukaeran haran izena du eta hasierakoan Inigo izena omen dago, gaztelaniazko Íñigoren aldaera izan daitekeena, euskaraz Eneko dena. Bitxia da sudurkaria, sabaikaritu gabe dagoelako. Jakinik Eneko/Íñigo izenak aldaera ugari izan dituela, *Inigo bat izan liteke, euskarazko eta erdarazko izenen artekoa. Íñigo izenak lekukotza utzi du euskal toponimian, Valdíñigo toponimoa, esaterako.

Gañandi toponimoa

 Toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan jasoa:

GAÑANDI, monte de Zuazola.
Toponimoak ez du zailtasunik, gain izenaz eta handi izenondoaz osatua. Barrundia udalerriko toponimoa da eta honek erakuts lezake inguru horretan gain > gan bilakaera gertatu ez zela. Hala ere, Bizkaian bertan badira toponimoren bat, Gañaga, eta honetan ez da gertatu aipatutako bilakaera. Hauetarako azalpena da toponimoak finkatu zirela bilakaera gertatu baino lehenago eta gero aldatu gabe iraun zutela. Berdintsu gerta litzaioke Arabako toponimoari. Ziurtasun maila handiagoa izateko inguru horretako toponimia aztertu beharko litzateke, salbuespena den jakiteko.

miércoles, 22 de marzo de 2023

Iraberarzu toponimoa

 Oñati aldean izan zen garai batean Iraberarzu toponimoa. Erdi Aroko agirien artean badaude bi lekuko zahar, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daudenak, 34. agirian, 1489. urtean:

Caben por pagar a la rua de Sant Miguell e sus barrios dos mill e dosientos e quarenta e seys maravedis, han de aver los vesinos dende otros al tantos de robres de las dehesas de Horegui e Leyçarduyçabal e Ylarmuno e Yraberarçu e Lastaola e porque tienen sus partes en las dichas dehesas la rua Nueba e sus barrios e Santa Marina, y los clerigos han las de partir concordablemente.
En el mismo repartimiento cupieron pagar a la rua Nueba mill e sieteçientos e setenta e quatro maravedis con sus barrios y ha de aver otros tantos robres en las dehesas de Horegui e Leyçarduyçabal e Ylarmuno e Yraberarçu e Lastaola, en las quales son suertes de barrio de Sant Miguell e Santa Marina.
Toponimoak bi elementu zituen, bukaeran -zu atzizkia eta hasieran irabelar hitz elkartua, iraberar aldaerarekin, ira eta belar izenekin sortua.
Toponimo honek irabelar hitzaren agerpena 250 urte inguru aurreratuko lituzke.