viernes, 24 de marzo de 2023

Gañandi toponimoa

 Toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan jasoa:

GAÑANDI, monte de Zuazola.
Toponimoak ez du zailtasunik, gain izenaz eta handi izenondoaz osatua. Barrundia udalerriko toponimoa da eta honek erakuts lezake inguru horretan gain > gan bilakaera gertatu ez zela. Hala ere, Bizkaian bertan badira toponimoren bat, Gañaga, eta honetan ez da gertatu aipatutako bilakaera. Hauetarako azalpena da toponimoak finkatu zirela bilakaera gertatu baino lehenago eta gero aldatu gabe iraun zutela. Berdintsu gerta litzaioke Arabako toponimoari. Ziurtasun maila handiagoa izateko inguru horretako toponimia aztertu beharko litzateke, salbuespena den jakiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario