Miura da Lezoko baserri bat eta auzo bat Oiartzunen. XX. mendeko toponimo hauen lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
MIURA (MIYURA) (prop.), LezoLehenagokoak dira Dokuklik web-gunean lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendetik jaso dira:Toponimoak ez du zailtasunik, elementu bakar batez osaturik delako, mihura izena, hain zuzen. Mihura hitzaz, badago aipu interesgarri bat Orotariko Euskal Hiztegian:
MIURA (col.), Ergoyen ballara, Oiartzun
mihura.Dirudienez, Hegoaldeko miguraren belarea izan daiteke hasperen zaharraren ondorengoa. Baina belare hori ez da agertzen toponimoen lekukoetan ez zaharretan ezta berrietan ere.
[...]
Tr. Duvoisin es el único que emplea mihura; en los demás autores septentrionales hay mihula (cf. además minhauri en EGAlm). Al Sur migura es la forma general; hay miru en Zaitegi y mingurik (partitivo) en Munita.
Beste aldetik, 1570. urteko Miura litzateke hitz honen lekuko zaharrena, Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehena 1650. ingurukoa da, 80 urte gerokoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario