lunes, 30 de septiembre de 2024

Beraza eta Beratza toponimoak

 Beraza da Bizkaiko toponimo batzuen oinarria, Orozkon Beraza auzoa bada eta baita Berazabeaskoa eta Berazatorre baserriak ere. Sondikan Beraza izeneko baserria dago eta beste baserri batek Berazatorre izena du.
Beratza dago lurralde gehiagotan, Arabako Okondon Beratza baserria dago, eta Amurrio eta Urduña artean mendi batek Askuren izena du baina badu beste izen bat, Beratza. Bizkaian, Galdamesen, Beratza larrea dago. Azkenik, Gipuzkoako Urnietan Beratzaburu baseria dago eta Beratzaburuko erreka toponimo eratorria.
Sondikako toponimoaren lekuko zaharragoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Beraza [N, TO]
Veraza (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Veraza (la casa de) (la casa de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
Veraza (la casa torre de) [Beraza y Aresti (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.


Veraza (la torre de), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Verazay Aresti (varrio de), Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Veraza_Albocoa (la caseria de) [Beraza y Aresti (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi mende zaharragoak diren lekukoak daude:

Lekuko zaharrena Aiarakoa litzateke, 1542. urtekoa.
Toponimo hauetan hitz bat dago, belaze ezagunagoarekin lotua:
belaze.
(G), belaza (G), belazi (G-azp), belasa (G-to), beraze, beraza (V). Ref.: A (belaze, beraza); A Apend (belazi, belasa); Garate 6. aCont BAP 1949, 356; Iz To.
Prado, herbazal. "Pastizal, hierbal, besana, jaza" A. "Terreno fértil, una vega" A. " Belazea, campo de hierba para segar; belaze bat; belaza, belazia; belaz bat, belaze bat " Iz To. v. belardi.

Tr. Atestiguado únicamente en la tradición guipuzcoana. Antes del s. XX se documenta sólo en Aguirre de Asteasu, en la forma beraze, que no hallamos en otros autores. En DFrec hay 2 ejs. de belaze.
Aztergai diren toponimo guztiek hitz hori badute, bera(t)za hitzaren erabil-eremua aski handia da, baina batez ere sartaldekoa. Hitzaren lekukotza XVI. menderaino eraman daiteke Dokuklik web-guneko lekukoak kontuan izanik. Bera(t)za hitzaren oinarrian berar dago, belar orokorragoaren aldaera sartaldekoa, bera- eratorpen aldaera erabiliz, eta -tza atzizkia.

Arriatzu toponimoa

 Arriatzu da Hernaniko baserri baten izena. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta han Arriatsu zein Arriatzu jasorik daude. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Osiñaga auzoan:

ARRIATZU (prop.)
Lekuko zaharrenak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk ditu XVI. mendearen bukaeratik aurrera:

Toponimo honen lehenengo lekukoa interesgarria da, Arriasu, beharbada etimologiarako aztarrena eman dezakeena, baina Elgoibar ez dago Hernanitik hurbil eta zalantza dago aztergai den toponimo bera denik. Toponimoaren interpretaziorako interesgarria da bildu den Arriatsu aldaera. Ezaguna da bi atzizki oso antzekoak daudela, batak frikaria du, -zu, eta besteak afrikatua, -tsu. Hernaniko toponimoan zalantza dago, atzizkia -zu balitz horretarako afrikatua azaldu beharko genuke. Azalbide egokia izan daiteke garai zaharretan atzizkia afrikatua zela eta horri eustsi diote, baina txistukaria aldatuz. Beraz, proposatzen dena da -tsu > -tzu bilakaera gertatu dela, beharbada hiperzuzenketaz, baina horretarako lekuko zaharragoak beharrezkoak dira.
Auureko paragrafoan erakutsitakoa ez da oztopo bakarra, oinarriko elementua harri izena izan daiteke baina bukaerakoa -tsu bazen, tartean /a/ bokala dago. Horretarako, Albiasu toponimorako proposatutakoa Arratzurako ere egokia izan liteke, tartean beste atzizki bat izango zen, beharbada -tza eta horrela, toponimoaren jatorrizko izena *Arritzatsu izango zen, ondoren txistukari disimilazioa gertatu eta Arriatsu sortuko zen eta azkenik, txistukaria aldatuko zen egungo Arriatzu finkatuz.

viernes, 27 de septiembre de 2024

Lupita toponimoa

 Lupita da Berrizko baserri bat. XVIII. mendeko bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Lupita [N, TO]
Lupita (la casa de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1799, FogVizcayaMs.
Lupitta (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Guztira hiru lekuko jaso dira, XVI. mendearen erdialdekoak:

Izena ez da aldatu azken 500 urteetan eta litekeena da zaharragoa izatea. Aldaerarik ez duenez, izen bakarra dago azaltzeko, Lupita. Izena ez da ohikoa hemen baina Lupita, egun, Luperen hipokoristikoa edo Guadalupitaren laburketa eta Lupe izan ohi da Guadaluperen laburketa. Lupita erabiltzen da Mexiko aldean eta, beraz, aski urrun geratzen da Bizkaiko toponimotik.
Baina antroponimia latinean Lupus ezaguna zen eta -itta atzizki hipokoristikoa erantsiz *Lupitta sortuko zen eta hori izango zen Berrizko toponimoaren sorburua, latin jatorriko antroponimo emakumezko bat.
Berazkita eta Otsaita toponimoetan eite bereko antroponimoak daude, -ita atzizkiaz sortutako antroponimo hipokoristikoak.

Ulabarre toponimoa

 Ulabarre da Arabako Barrundia udalerriko putzu baten izena. Azken urteetako lekukoetan oso ohikoa da Ulalarre aldaera. Baina bada lekuko zaharrago bat, XX. mende hasierakoa, Luis de Eleizealderen Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas lanekoa eta han Ulabarre dago.
Toponimoaren bukaeran labar izena dago:

1 labar.
"1.º (V-ger), borde de precipicio; 2.º (V-arr-m), tierra costanera" A. v. alagar.
Iohannes de Izlavarra (1022). Arzam 308.
Bidetxigor arritsu bat labar (acantilado) baten gaiñez-gain igarotzen zen. Etxde Itxas 43. Ortzeari muin eman naian, tinko, / aitzuri erraldoiak gaiñetik ditularik, / arru ta labar (acantilado) amiltsuak txintxilirik. Otsalar EG 1959, 6.
Hasierako u- izan liteke, ur hitzaren alomorfo bat, Uarkape toponimoan uharka hitza dago, u(h)- + arka dena. Beraz, u- 'ur' + labar > *Ulabar > Ulabarre, azken aldaketa leku deklinazioaren eraginez sortua izango zen, ugariak dira bilakaera bera jasan duten toponimoak, Nabaskoze, Uztarroze...
Etimologiaren sendogarria izan daiteke Barrundiako Ulabarre putzua dela, ura dagoen lekua.

lunes, 23 de septiembre de 2024

Oharriz eta Oarritz toponimoak

Oharriz da Lekarozko auzo bat, Baztan udalerrikoa. Oarritz da Txulapain ibarreko herri hustu bat.
Baztango toponimoaren lekuko zaharrak eta aipu etimologiko batzuk daude Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian, Oharriz toponimoaren sarreran. Lekuko zaharrenak XIII. mendekoak dira:

pedro garceiz de uarriz (1247/11/22 [1890])
garcia eximeni de oarriz (1264/07/02 [k.])
diago martiniz d'uarriç (1281/08/01)
Etimologiari dagokionez, bi aipu jarriko ditugu, lehenengoa Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Ohar-'. De *Ohar- + -iz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -iz.
Comentario lingüístico: Luis Michelena (693) lo relaciona con Ugarriz, Uharriz. Palabra compuesta de u(g)arri 'guijarro' y sufijo abundancial. Sin embargo, la inexistencia en la documentación antigua de formas con u- y la existencia de un despoblado en Juslapeña denominado Oarritz apuntan hacia la primera explicación propuesta. Téngase en cuenta que en el topónimo de Juslapeña la forma Oarriz es la más antigua y documentada. Sobre la ortografía Oharriz, véase lo dicho en Aniz. Traducciones curiosas y explicaciones populares: A. Campión relacionó el nombre de la localidad con las voces vascas ohe 'cama', pero que según este autor habría significado 'cueva' en época antigua, y harri 'piedra'. Otras traducciones de este tipo: 'brezal', 'altura pedregosa'.
[...]
Azkena Patxi Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanekoa:
Oharritz (in situ llamado Uarritz, Umarritz, Umerritz; podría ser un derivado de uharri, lo que nosotros en Ujué llamamos ruejo, más -tz. La -m- podría tener su origen en una -b- anterior, procedente a su vez de una -g- y esta de la aspiración. Cf. Uberte Uharte Arakil, Ugarte Uharte Pamplona, Zubetzu Zuhatzu de Arakil...).
Aipatuez gain, badira lekuko zaharrago batzuk Onomasticon 14, 16, 19, 20: Toponimia medieval en el País Vasco liburu bilduman:

Aurreko mendekoak dira eta guztietan o- hasiera dago. Beraz, badirudi o- > u- aldaketa gertatu zela, baina ez zuen lortu nagusitzea eta berriz o- hasiera zuen aldaera finkatu zen, gure egunetara arte. Beharbada oa- hasieraren urritasunak ahalbidetu zuen ua- aldaera hartzera, Uhalde, Uharte ezagunen oihartzunez.
Toponimoaren izen zaharrena Oarritz bazen, erraza da antzematea bukaeran -itz atzizkia dagoela, ugaria herri izenetan, baina hasierako oar- hori iluna da. Azalbide bat litzateke txistukari disimilazioa gertatu dela pentsatzea, Antxinena toponimoan bezala. Hori gertatu bazen, galdutako txistukaria berreskuratuz gero *Ozarritz edo antzeko izenen bat genuke. Oxarra antroponimoa izan zen Erdi Aroan, ozar hitzetik sortua da eta bere hiztegiko sarreran lekuko antroponimiko batzuk daude:
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
Hitzaren bilakaera azaltzeko, Mitxelenaren Sobre el pasado de la lengua vasca laneko oharra:
53. [...] se impone como muy atractiva la idea de que ozar no fue en un principio más que un compuesto con valor aumentativo, algo así como 'perrazo', cuyo diminutivo oxar parece estar atestiguado por el antropónimo medieval Oxarra.
Beraz Oxar PI + -itz > *Oxarritz > Oarritz. Txistukarien disimilazioak toponimoa ilundu zuen baina Erdi Aroko Oxarraren lekukoek lana erraztu dute etimologia emateko.

Pasaijoaundi, Pasaijotxarazpia eta Pasaijotxarra toponimoak

 Ataungo toponimian hiru dira pasaijo- hasiera duten leku izenak:

Pasaijoaundi
Pasaijo aundi: (= grande pasaje).
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 145. zk. 7155 erreg.

Pasaijotxarazpia
Pasaijo txar azpie: (= el termino inferior del tránsito malo).
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Askoa
    Erreferentzia: 23. karp. 033. zk. 8995 erreg.

Pasaijotxarra

Pasaijo txarra: (= el transito malo). Es un trecho de paso dificultoso en la peña.
    Izaera: pasabidea
    Kokalekua: Askoa
    Erreferentzia: 23. karp. 034. zk. 8996 erreg.
Hiru toponimoetan paseo hitzaren aldaera bat genuke, antza, lekukotu gabea. Hitzaren aldaeren artean daude paseiu, paseu, pasaio eta pasio, nahiko antzekoak baina ez berdinak.

viernes, 20 de septiembre de 2024

Omikiz toponimoa

 Lekeitio aldeko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuan daude bi lekukoak, 225. agirian, 1514. urtean:

... e para las dichas anteyglesias cupo desde el dicho Vrteaga hasta el mojon de Landaeta, por ençima de los montes altos llamados Vbeguiaga fasta que le quita el mojon de Açiro, e por devaxo fasta llegar haza la parte de Yspaster, desde Solavarriaga de Landaeta a Alluzondo, commo van las sostras, fasta llegar en Omiquiz commo van las sostras, e dende a Leyave commo van las sostras, e dende a Vrteaga commo van las sostras...
[...]
Desde Vrteaga, como estan los linderos, fasta Coneaga (sic) que se confina con la ledania de Aciro. Y para las dichas anteyglesias cupo desde el dicho Vrteaga asta el mojon de Landaeta, por encima de los montes altos llamados Vbeheguiaga fasta que le quita el mojon de Aciro, e por devaxo fasta llegar aza la parte de Yzpaster, desde Solabarriaga de Landaeta a Alluzondo, como van las sostras fasta llegar en Omiguiz...
Bi lekuko eta bi izen, Omiquiz eta Omiguiz, eta lehenengoa lehenetsi dugu; bi aukera zeuden, zela <q> zela <g>, biak oso antzekoak, belareak, bata ahoskabea eta bestea ahostuna baina aukeraketan etimologiak lagundu du. Izan ere, oso antzeko patronimiko bat dago, P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan aipatua eta aztertua dena, 170-171. or.:

Bi patronimiko oso antzekoak dira, Domikiz eta Omikitz, azkena hurbilena dela. Patronimikoa izateak ez du oztopatzen toponimoaren etimologia berdina izatea, biek elementu berberak dituztelako, antroponimoa eta atzizkia. Beharbada toponimoaren jatorria latinean dago eta Domiku euskal antroponimoaren ordez, Dominicus antroponimo latina izan zen, baina Domiku da Dominicus antroponimoaren euskal izen egokitua. Berdintsua gertatzen da atzizkiarekin, dela euskaran zuzenean sortu edo dela latinean, euskarazko -itz atzizkiaren jatorria latinean dago.