Arabako toponimoa, Aletxa ingurukoa. Bi lekuko daude José Antonio González Salazar-en Montaña alavesa. Comunidades y pastores liburuan, 279. orrialdean. Testuen agiria 1825. urtekoa da; beraz, duela bi mendeko lekukoak dira: "paraje que llaman OCHANGO" eta "sitio [...] llaman OCHANGO".
Analisi etimologikoari dagokionez, antroponimo hutsa litzateke, gero toponimo bihurtua. Otxango antroponimoaren oinarria Otxoa izango zen eta -ngo atzizki hipokoristikoa. Blog honetan badira Otxango antroponimoaren lekuko zahar batzuk, Otsanko antroponimoa eta Otsango antroponimoa.
Badirudi toponimo hila dagoela, hala ere, lekuko zahar honek Erdi Aroraino eraman behar du bere sorrera, Otxango-ren lekuko urriak oso zaharrak direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario