Urdaneta gipuzkoar toponimoa da, Aiako auzo bat. Izena ezagunagoa da Andres Urdaneta XVI. mendeko kosmografoa, apaiza eta esploratzailea. Toponimoa XVII. mende hasieratik, gutxienez, ezaguna da eta lekukoetan ez da aldaketarik nabaritzen, baina horrek ez du esan nahi lehenagoko aldaketarik izan ez zela.
Toponimo honetaz arduratu direnez artean Alfonso Irigoien dago, eta etimologia eman zuen, bere De re philologica linguae vasconicae IV laneko 160. or.:
[...] En su formación lleva el pluralizador -eta añadido a Urdan-, que aparece también en Urdandeguieta, Igueldo, San Sebastián, con el elemento -tegi, es decir, igual a la forma urdandegui documentada como apelativo con el valor de 'chiquero, pocilga', Urdanoleta, caseríos en Urnieta y en Asteasu, con ola, 'sel', Urdambidelus-aundia y chiquia, en Hernialde, con bide, 'camino', + eluts, 'umbría', Urdanibia y Urdanibico-errota, en Irún, con ibi, 'vado', errota, 'molino', Urdangarin en Ataun, que acaso haga referencia en su origen al nombre de una persona que llevaría Garin como elemento añadido o como apellido. Michelena recuerda en Apellidos vascos, nº 585, que urdain significa 'porquerizo', y que como primer elemento de composición podría aparecer como urdan-, y, naturalmente, no se ve ningún inconveniente para que diera lugar a sobrenombres o a nombres de persona, aunque, por otra parte, no podemos ignorar que el apelativo urdandegi, señalado más arriba, hace referencia a los animales, pudiendo encontrarnos en urdan-, primer miembro de compuesto o derivado, con un elemento anfibológico [...]Arazo bat dago, Mitxelenak nabarmendu zuen -aga eta -eta atzizkiak bereziak direla, ez direla elkartzen eratorpen aldaerekin, bere Toponimia léxico y gramática laneko aipua:
Por lo que hace a la forma, no se observan ante -aga y -eta ciertos fenómenos normales en la composición vasca, sobre todo en fecha medieval, fenómenos que se comprueban, por el contrario, de una manera regular (tanto más regular cuanto más antigua sea la documentación disponible) ante los otros. Repito los ejemplos ya aducidos: (H)arriaga y Harrieta conservan la -i de harri ‘piedra’ perdida en Arbea o en Ardui; Arteaga o Arte(e)ta tienen -e como arte ‘encina’, pero no Artadi, Artaza (ya Artazaha en 1025) o Artaçu (Iranzu).Beraz, ez litzateke onargarria urdan- + -eta bezalako elkarketa, urdain hartu beharko zuelako. Toponimoa, gainera, nahiko zaharra, da, gutxienez 500 urte baditu.
Beharbada azalbidea beste aldetik etorriko da, hemen aurkeztuko den etimologia ezberdina izango da, urdan- kontuan hartu gabe.
Aldaketa batzuk gertatu ziren toponimoa paperean agertu baino lehenago, batetik on > un bilakaera, Amumasolo toponimoan gertatutako bera eta, bestetik, metatesi bat, n-r > r-n, zehatzago. Atzeranzko bidea eginez eta (h)ondar + -eta > *Ondarreta > *Undarreta > Urdaneta. Gogoratu behar da Hondarribiko lekuko zaharrenetan Undarribia zegoela, nahiz eta gero aldaera hori ez zen nagusitu. Urdaneta toponimoan, behin metatesia gertatu eta ezin atzerago joan, toponimoak galdua zuen hasierako gardentasuna eta hartua zuen itxura egonkorra zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario