viernes, 29 de enero de 2021

Elguen toponimoa

 Zornotzako basoa da Elguen. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Elguren (1735, 1746, 1752). Hurrengo mendearen lekuko batzuetan dardarkaria galdurik dago: Elgüen (1869), Elguen (1877). Aldaera hori nagusitu zen, baina oraindik XX. mendearen erdialdean behin agertzen da Elguren (1948). Egun aldaera dardarkari gabea baino ez dago.
Analisia egiteko, aldaera zaharrena hartu beharra dago, Elguren. Azken elementua erraz igartzen da, guren izenlagun zahar galdua, baina hasierako elementu hori iluna da. Badago konponbide bat, toponimo sortu eta gero aldaketa bat gertatuko zen eta Elguren bezala geratu zen. Haplologia da aipatutako aldaketa hori, bi silaba oso antzekoak edo berdinak direnean, bat galtzen da, Aldorra toponimoan bezala, jatorriz *Aldagogorra izan bazen.
Zornotzako izenean elge + guren hitzak batzerakoan elge izenaren bigarren silaba galdu zen. Nafarroan badago Erkuden toponimoa, blog honetan aztertua. Elementu berberekin sortu zen baina bilakaera ez zen berdina izan. Sarrera horretan Elguen toponimoaren elementuen informazio osagarria badago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario