Belakorta Galdakaoko basoa da. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, dagoen bezala, analizatzekoa da, aldaketa larririk gertatu ez bazaio.
Belakorta izenak bi elementu lituzke, Belako antroponimoa eta korta izena. Toponimoaren bi elementuak batzerakoan haplologia izeneko fenomeno fonetiko bat gertatu zen, bi silaba berdinak edo antzekoak batzen direnean, bat bakarra geratzen dela: Belako + korta > *Belakokorta > Belakorta. Blog honetan gehiagotan gertatu da haplologia, Aldorra toponimoan bezala, jatorrian *Aldagogorra izango zelako.
Belakorta, hasieran korta bat izendatzeko erabilia izango zen, baso batean zegoena, baina urteak joan eta azkenik, egun, baso bera izendatzeko erabiltzen da.
martes, 26 de enero de 2021
Belakorta toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario