Mallabiko toponimo honetz bi lekuko baino ez daude, biak XVIII. mendekoak. Aipatutako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Jandone Michelaga [N, TO]Toponimoaren bi lekukoak ezberdinak dira, Jandone Mitxelaga eta Jandone Militxaga. Bi dira agertzen diren ezberdintasunak, batetik bigarren silabako bokala aldatu delako, ziurrenik asimilazioaz: e-i > i-i. Azkenik, aldaketa nabarmenago bat, tx-l > l-tx metatesia. Bi arrazoi daude aldaketaren norabide hori emateko, lehenik kronologia, tx-l zaharragoa delako. Bestetik, etimologia, jarraian agertuko dena.
Jandone_Michelaga (la casa de) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jandone_Milichaga (Aldasolo la casa que antes se llamaba) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Toponimoak hiru zati lituzke, Jaun + done + Mitxelaga. Lehenengo elementuak ezagunak dira toponimian eta blog honetan badira aztertutako toponimo batzuk Jaun + done dutenak, Jandoneperi eta Jandonekobe toponimoak bezala.
Azken elementua interesgarriena litzateke, batere ohikoa ez delako. Mitxelaga bi zatitan bana daiteke, Mitxel eta -aga, biak ezagunak direnak. Mitxel antroponimo ezaguna da, hipokoristikoa izan daiteke edo, agian, Pirinioz iparraldetik mailegatua. Hipokoristikoa balitz, erdiko belarea aldatuko zen, Txasparrena toponimoan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario