Bergarako baserrien artean Jaunzuriena izenekoa badago.
Juan San Martinen Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan badago informazio gehiago, 121. or.:
Jaunzuriena (A)Toponimoaren lekukoek ez dute zahartasun handirik, XIX. mende erdialdekoak direlako. Baina izena askoz zaharragoa da, toponimoaren oinarria Jaunzuri antroponimoa delako, eta izen hori Erdi Aroan erabilia izan zen, Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz liburuan ikus daitekeen bezala:
1448, apell. Zuri (EAU, p. 43).
1857, casa Jaun-zuriena (Nomenclátor).
1928, casa Jaunzuriena (Hab.: Felipe Ojanguren).
1974, casa Jaunzuriena (Jaunziña) (GC. Lin.).
4.64. JAUN ÇURIA: Jaun Çuria, (1197, El gran Pr. Nav., dok. 92), andronymoa. Ikus ÇURIA eta AYTA ÇURIA hirugarren zerrendan.Irigoienek ematen duen lekuko bakarra XII. mende bukaerakoa da, Bergarako toponimoa paperetan agertzen hasi baino 600 urte lehenago.
Antroponimoa jaun eta Zuri elementu antroponimikoez osaturik dago, -a artikula gehitua.
Toponimo honen bitartez jakin dezakegu antroponimo hori Gipuzkoan ere ezaguna zela eta Jaunzuri(a) antroponimoaren beste lekuko bat ezagutzeko aukera dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario