Baio izeneko baserria Zestoan dago, Gipuzkoan. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan:
BAIO (col.), Akua ballaraToponimoak, beraz, ez du lekukoetan zahartasun handirik eta horrek zailtzen du analisiaren ziurtasuna, aldaketa ezezagunen bat gertatu bada, hemen proposatuko den etimologia ez zen egokia izango.
Toponimo honen homofono oso bat Baio antroponimoa litzateke, A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz liburuan azaldu zuen bezala:
4.31. BAIO: don Baio, (1180, El gran Pr. Nav., dok. 49).Hala izan bazen, antroponimo hutsa genuke toponimo honetan, atzizki edo elementu gehigarririk gabe.
XIII mendean BAIULO: Baiulo in Monte real sub domno rege Eneco Centol in villa et in foro et in juderia, (1224, El gran Pr. Nav., dok. 187), Baio-ren hypokoristikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario