sábado, 23 de enero de 2021

Landarraga toponimoa

 Landarraga Arrigorriagako zapalda da, beraz, Bizkaiko toponimoetako bat da. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek analisiaren ziurtasuna apaltzen du, aldaketaren bat gertatu bada eta ezinezkoa bada igartzea, lan etimologikoa kolokan geratuko litzateke. Hala ere, proposatuko den etimologiak behar du aldaketa txiki bat, bokal asimilazio bat, toponimoaren lau bokalak berdinak dira baina lehenago bat ez zen besteen berdina izango. Oinarrian lander 'pobrea' hitza izango zen eta atzizkia, aldiz, -aga izango zen: lander + -aga  >*Landerraga > Landarraga. Bokal asimilazioaren langungarria ere izan zitekeen sartaldeko euskararen eR > aR bilakaera ezaguna, horrela, bikote batzuk badira: garri 'gerri', txarri 'txerri'...
Lander antroponimoa ere izan da eta bada; beraz, izen arrunta izan liteke edo pertsona izena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario