viernes, 29 de enero de 2021

Barbariaitza toponimoa

 Barbariaitza Zeraingo toponimoa da, tontor bat eta bere bizkarra, hegia.
Lekuko zaharrik ez dago baina toponimoak ez du oztoporik, dagoen bezala, analisia egiteko.
Bi dira aurkitzen diren elementuak, barbari- eta haitz, -a artikulu zenbatu gabe. Hasierako zati hori antroponimoa izan daiteke, Barbar(i)us latinetik mailegatua. Lekuko zuzenik ez du utzi Euskal Herrian, baina bada toponimo eratorriren bat, Barbariola. Hauxe zen A. Irigoienek bere La Colegiata de Cenarruza y sus seles lanean izkribatu zuena, 310. or.:

En algunos casos llevan un nombre de persona delante. Así en Barbariola va el nombre de origen latino Barbarus, con toda probabilidad en la forma Barbarius, popularmente Barbari.
Blog honetan bada antroponimo honen aldaera batekin sortutako toponimoa, Barbaraetxe, Barbara emakumezko aldaerarekin sortutako toponimoa.
Bigarren elementua haitz litzateke, tontor bat izendatzeko hitz egokia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario