Arrasateko toponimo honen bi lekuko baino ez dira ezagutzen, 1599. eta 1601. urteetakoak dira. Arrasateko toponimia liburuko 299. orrialdean daude lekuko horiek:
Toponimoan aldaketa bat gertatu zen, ez oso ohikoa baina ezaguna dena, rtz > st delakoa. Toponimian ale batzuk badaude eta baita hiztegi arruntean ere, azken honetan banaketa geografiko argia dago, rtz sortaldeko eremuan eta st sartaldekoan: bertze/beste, bortz/bost eta hertze/heste hitzetan, adibidez.Toponimoa aldaketaren aurreko egoerara atzeratu eta *Abartza izango genuke, abar + -tza elementuekin. Biak aski ezagunak, eta "monte xaral" bezalako bat izendatzeko, egokia litzateke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario