Uruburu izeneko toponimoa Arrasaten dago. Oso garai zaharretatik daude lekukoak eskura, 1390. urtetik, hain zuzen. Arrasateko toponimia liburuko 411. eta 412. orrialdeetan lekuko ugariak daude:
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, nahiz eta sortuko zenetik aldaketa txiki bat jasan, bokal asimilazioa: u-i-u-u > u-u-u-u. Bigarren lekukoak erakusten duen bezala, jatorrizkoa Uriburu izango zen, hau da, huri eta buru. Huri ez zen nahita nahi ez egungo hiriaren sinonimoa, baserri bat edo baserri multzo bat adieraziko zuelako, Arruriaga toponimoa bezala. Buru, aldiz, mugako leku bat izango zen, baserri multzoaren hasiera edo bukaerako gunea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario