Bizkaiko toponimoak ziren, jaurerriko hainbat herritan agertzen direlako. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan XVIII. mendeko lekuko ugari daude:
Labecoa [N, TO]Dirudienez, toponimoak lau (edo hiru) elementu lituzke, artikulua zenbatua, labe + -ko (+ etxe) + -a. Aipagarria da -ko atzizkia izatea, toponimian eliditu ohi delako. Gordetzearen arrazoia izan liteke toponimoen sorrera data, berantiarra izan bada. Aipatzekoa da labe hitza dagoela toponimo hauetan, eta ez laba aldaera sartaldekoa, Labaita eta Labauria toponimoetan bezala. Horrek azalpena beharko luke, baina zein? Agian oinarrian lau zegoen, hortik lau + -ko > *laueko > *labeko? Cf. gau + -a > gaua > gaba.
Labecoa+ (la casa de) [Fano (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Labecoa+ (la casa de) [Ybarguen (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoa+ (la casa de) [Ybargüen (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Labecoa+ (la caseria de) [Asticas y Fano (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoechea [N, TO]
Labecoechea+ (la casa de), Yurre, a.1796, FogVizcayaMs.
Labecoechea+ (la casa del combento de la Encarnazion+) [Aranolza (varrio de)], Zamudio, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoechea+ (la caseria de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Labecoechea_de_Garay+ (la casseria de), Lezama, a.1704, FogVizcayaMs.
Beraz, zalantzarako leku nahikoa geratzen da, toponimoetako labe- ez litzateke, nahita nahi ez labe hitzarekin identifikatu beharko?
Irunen, Olaberria auzoan, bada Labekoetxea izeneko baserria, baina ustez Olabekoetxea da haren jatorrizko forma.
ResponderEliminarBiak izan daitezke, jaotrrizkoa jakiteko lekuko zaharretara jo behar. Dena den, hasierako bokalaren galera, aferesia, ez da ohikoa, baina toponimian ohikoa ez diren aldaketak ezagunak dira. Nafarreraz aferesia hedatua da: torri 'etorri', eta abar.
ResponderEliminar